Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskararen nazioarteko egunaren atarian kultur programazio berezia EHUko Bizkaiko Campusean

© cc-by-sa  Patxi Azpillaga ¦ 2009-12-01 ¦ 08:03 ¦ kultura

Euskararen nazioarteko egunaren atarian, kultur programazio berezia izango da asteazkenean, abenduak 2, EHUren Bizkaiko Campusean. Leioako Campusean, bertako Areto Nagusian, eguerdiko 12etan Le Petit Theatre de Pain-ek Dario Fo-ren "Juglarea, puta eta eroa" antzeztuko du. Arratsaldeko 4etan, berriz, "Erregea eta bufoia" antzerki-bertso saioa izango da Ander Lipus eta Xabi Payaren eskutik. Bilbon, gaueko 9etan, Bilborocken, saio akustiko berezia eskainiko du Sorkunek. Ekitaldi hauetarako guztietarako sarrera irekia eta debaldekoa izango da.

Erref.: Euskararen nazioarteko egunaren atarian kultur programazio berezia EHUko Bizkaiko Campusean (zazpiastorengainean.blogsome.com)

Publizitatea

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz