Atzo Donostiako belodromoan izan zen saioarekin, erabakita geratu da 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jokatuko duen zortzikotea: Andoni Egaņa, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina. Finala, Barakaldoko BECen izango da bi aste barru, abenduaren 13an.
Orain arteko ariketa guztietako puntuaketak atxikitako pdf honetan ikusi ditzakezue. Flash ikuskatzailearekin ere, hementxe itsatsia (eman zoom aukerari, bestela nekez irakurriko dituzue zenbaki eta izenak):
Nahi adina zenbaki eta batazbesteko, interpretazioak egiteko. Hara batzuk:
Orain arteko bertso guztien batazbestekoa, 6,02koa izan da. Final laurdenetan 5,92koa eta 6,07 eta 6,15ekoa final erdietako bi faseetan. Maila, espero zitekeen bezala, goraka joan da, beraz.
Saiorik puntuatuena Hendaiakoa izan da, 6,27ko batazbestekoarekin. Iruņakoa eta Donostiakoa datoz atzetik.
Aurrenak, Lujanbiok, bertsoko 6,72 puntu lortu ditu. Bigarrenak, Arzallusek, dezima bat gutxiago: 6,62
Saiorik puntuatuena, Bergaran Lujanbiok egin zuen kartzelakoa izan da. Amurizak Laudion egindako hamarreko txikiak jaso du bigarren puntu gehiena. Hurrengo hiru puntuatuenak ere kartzelako lanak izan dira: Gaztelumendi Uztaritzen, Iturriaga Iruņean eta Maia Hendaian. Lan horiexek izan dira batazbesteko 7 puntu baino gehiago lortu dituzten ariketa bakarrak.
Eta abar. Nahi adina zenbaki, final laurdenetako 540 bertso puntuatu eta final erdietako beste 630 bertsotan. Epaileek, lana behintzat, izan dute.