|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Frédéric Lefebvre, politikari harroxkoa Twitterren© cc-by-sa Mikel Iturria ¦ 2009-11-28 ¦ 08:22 ¦ aktan-jasoaNicholas Sarkozyk gidatzen duen UMP alderdiko bozeramailea da Frédéric Lefebvre. Atzo arte ez nuen Lefebvre jaunaren berri (gutxiegi jarraitzen dugu hegoaldekook Frantziako gorabeherak, baina kristo guztiak daki hemen nor den Belen Esteban). Twitter-en izan dut haren berri. @kortabitarteren tweet honetan, hain zuzen ere. Eta bertan ageri den estekan egin dut klik. Frédéric Lefebvre expulsé de twitter en 24 heures (24 ordutan bota dute twitter-etik Frédéric Lefebvre). Dena asteazken arratsaldean hasi zen. Bozeramaile aho beroak kontua zabaldu zuen twitter-en eta lehen mezu gisa, aktan jasoa gordetzeko modukoa: Que cela serve de leçon a la presse (Komunikabideentzako irakasgaia izan dadila hau) Etsai asko izango ditu, zeren di-da montatu zen kanpaina Léfebvre jaunaren twitter kontua blokeatzeko. Eta 24 ordutan bertan behera utzi zuen twitter-ek aipatu kontua. Baina bueltan da berriro, lehen bezain harroxko. I'm BACK, merci pour votre soutien massif et vos nombreux mails ! (Hementxe naiz berriro. Eskerrik asko zuen babesagatik eta zuen mail andanagatik!) |
Aktan JasoaKultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek. Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com. Albiste gehiagoaktan-jasoa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|