|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Playa Gris: izenak, ezizenak eta ezin izanak toponimian© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-11-26 ¦ 12:33 ¦ geografiaDuela urte pare bat irten zen Sustatun, baina EITBn ez ziren enteratu, ez Sustatun irtendakoaz, ez beste inon azaldutakoaz, irakurle bat konturatu bezala. Playa Gris barik, Planeria dela euskal bazter baten izena, olatu handiekin surflariak luzitzen diren toki bat. Kontuaz hausnarketa luzeagoa egin dute Zumaiako toponimiaren bi ikertzailek Berrian, hedabide, administrazio eta herritarren jokabideak eta ardurak komentatuz. Erref.: Playa Gris: izenak, ezizenak eta ezin izanak toponimian (paperekoa.berria.info) Erantzunak#1. Azalpen gehiagoXabier Azkue ¦ 2009-11-26 ¦ 14:16Getariako mapa toponimikoaren arabera "Aizpurupe" da toki horren izena. Zumaiako arrantzaleek "Planeixa" esaten diote ahoz, eta Zumaiako mapa toponimikoan "Planeria" jaso genuen. Argazkiak eta xehetasun gehiago blog honetan #2. Re: Playa Gris: izenak, ezizenak eta ezin izanak toponimianni ¦ 2009-11-26 ¦ 17:11Surflari batek olatu bat hartzen duenean izena jartzen dio, eskalatzaile batek bide bat egiten duenean bezalaxe. Playa Gris ez da lekuaren izena, olatuari ematen zaiona baizik. Ez dakit zergatik harrotzen duen hainbeste hauts gai honek. #3. Re: Playa Gris: izenak, ezizenak eta ezin izanak toponimianateki ¦ 2009-11-27 ¦ 07:31Komunikabideetan izena erabiltzen denean, gehienetan lekuari egiten diote erreferentzia, eta ez olatuari: "Olas XXL en Playa Gris", "Olas espectaculares en la costa, entre Getaria y Zumaia"... Orduan, bidezkoa izan beharko luke berezko leku-izena kontuan hartzea hori izendatzeko, ezta? #4. Re: Playa Gris: izenak, ezizenak eta ezin izanak toponimianSlater ¦ 2009-11-27 ¦ 08:11Begi bistakoa ere azaldu behar dela ematen du: "Playa gris" delako hori ez da olatu izena, hondartza izena baizik ("playa"). Ika mika hau ez da berria, dena den. Australian eta leku askotan jasan behar izan dute bertakok kanpoko pijo ilehoriak etortzea eta ezjakintasunez eta harropuzkeriaz euren leku izenak aldatzen hastea, eurek "deskubritu" izan balituzte. #5. Re: Playa Gris: izenak, ezizenak eta ezin izanak toponimiangorka ¦ 2009-11-27 ¦ 10:14Surflariek eskubide osoa omen dute olatuei nahi duten izena jartzeko, eskalatzaileek bide berriei bezalaxe. Hala aitortuko badiegu, izena aukeratzerakoan arduraz jokatzeko eskatu beharko genieke, gutxienez. Playa Grisena adibide esanguratsua da: atzo arte Aizpurupe edo Planeria zena, gaur Playa Gris da. Berdin zait izen hori olatuari jarri ote zaion, surflarien arteko kontu bat ote den... Ondorioa begi bistakoa da. Leku horri izena aldatu diogu, betirako. Beraz, surflariei ere dei egin beharko zaie arduraz joka dezaten izen bat aukeratzerakoan, informa daitezela aldez aurretik inguruko toponimoetaz, eta, txiripaz, bataiatu gabeko leku batekin egin badute topo, pixkat gehiego saia daitezela izen berria asmatzen. Playa Gris jartzea ere horrelako olatu eder bati... Moby Dick, gutxienez... #6. Re: Playa Gris: izenak, ezizenak eta ezin izanak toponimianKarloto ¦ 2009-11-27 ¦ 16:43Arrazoi du surflari erdaldun (ez dakit nongoa den) horrek. Erdaldunak etxea egin eta bere izenarekin bataiatzen du: "Villa Lolita". Euskaldunak, orain arte, tokiaren izena hartu du etxea egitean ere: "Etxebarri Txiki", "Aixtondo", "Oianguren Barrena". Hortik aurrera bertako nagusia ere Etxebarri, Oianguren edo Aixtondo izango da, lurrak eman diolako izena berari, eta ez alderantziz. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
GeografiaTagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.
Albiste gehiagogeografia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|