|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Eibarren El Corte Ingles handi bat ireki dute gaur© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-11-26 ¦ 13:16 ¦ enpresaGarai batean Alfa josteko makinen lantegiak okupatzen zuen lekuan, zenbait solairutako merkatalgune handi bat inauguratu dute gaur Eibarren: El Corte Ingles.
Eibartarrak posta-zerrendan dexenteko jarduna egon da kontu honen inguruan, hari batean baino gehiagotan. Batzuen ustez, ona izango da herriko bizitzarentzat eta jarduera ekonomiko orokorrarentzat; beste batzuen ustez, herriko dendarien jarduna kaltetuko du, eta horrek ondorio txarrak izango ditu. Eibarko herriaren fisonomia eta erdigunea ere aldatzen du nolabait proiektuak. Ego errekaren parte bat agerira etorri da berriro, adibidez, urteak estalita egon ondoren. Gipuzkoan zehar dexenteko propaganda egin du El Corte Inglesek, euskaraz zein gaztelaniaz. Webgunean informazio apur bat badago euskaraz. Hona telebistarako iragarki bat: Bizkaiko inguru batzuetan ere, Durangalderaino edo, egin izan dute propaganda. Erantzunak#1. Re: Eibarren El Corte Ingles handi bat ireki dute gaurJosu Mendicute ¦ 2009-11-26 ¦ 14:03Bi argazki hauetan ikusten da inguruaren eraldaketa eraikinaren eraginez. Hemen Alfa eraisi zutenekoa:
Eta hemen orain, merkatalgunea eginda, artikuluan kargatutakoaren antzekoa... eta Markeskua Jauregia atzean duela.
Inguru guzti hori Alfa enpresak bete izan zuen. Hemen ikusten da 1953. urtean orain El Corte Ingles dagoen tokian eraiki zuten fabrikaren zatia:
Ez dut esango El Corte Ingles txarra denik Eibarko ekonomiarentzat, baina bai bere etorrera eta etxe batzuk egiteko Eibarko herriak ondare bat galdu duela, altxor bat, bere arimaren adierazgarri handi bat. #2. Re: Eibarren El Corte Ingles handi bat ireki dute gaurAmonamantangorri ¦ 2009-11-26 ¦ 14:22El Corte Inglés txarra izanen da Eibarko ekonomiarentzat, dudarik gabe. Iruñean badugu bat, eta behintzat esan dezaket ez dela ona izan ez inguruko saltokientzat eta ezta El Corte Ingles bereko langileentzat ere. Ez dute sindikaturik, langileek sekta batean bezala jokatu behar dute. Beldurgarria da. #3. Re: Eibarren El Corte Ingles handi bat ireki dute gaurUnai ¦ 2009-11-26 ¦ 14:31Ba Iruñean ez dakit, baina Gasteizen El Corte Inglési esker erdigunea ez dago hilda. #4. Eibarren, Galerias; Corte Inglesak erosiaLuistxo Fernandez ¦ 2009-11-26 ¦ 14:49Bai, Eibarren badago beste korteingles bat Toribio Etxeberria kalean. Espainian almazenen bi sare handi zeuden garaian, Galerias Preciadosek ireki zuen hori Eibarren, Francoren denboretan. Gero El Corte Inglesek erosi zuen Galerias sarea, eta zentro guztiei izena aldatu zitzaien. Herrian oraindik denda handi (baina berriaren aldean txiki) horren sabaian dagoen plazari, Galeriasko parkea esaten zaio. #5. Re: Eibarren El Corte Ingles handi bat ireki dute gaurJosu Mendicute ¦ 2009-11-26 ¦ 15:10Galeriaseko parkea Plaza Berria zen lehen, eta Eibarko Bizikletaren Plaza da orain, baina gazteon jergan Galeros ere deitu izan diogu plaza horri. Plazaren azpian dago lehendik zegoen Corteinglesa, Toribio Etxebarria kalean. Toribio Etxebarria kalea ere, Eibarren ezagunagoa agian Dosdemayo izen zaharrarekin... baina kanpotar askorentzat "El Corte Inglesaren kalea" da. #6. Re: Eibarren El Corte Ingles handi bat ireki dute gaurNorbait ¦ 2009-11-26 ¦ 16:09Bezerorik ez badu Corte Inglesek, itxi egingo dute eta ez du Eibar kaltetuko. Haatik, jendea hara baldinbadoa, denak pozpozik bezero eta nagusi. #7. Re: Eibarren El Corte Ingles handi bat ireki dute gaurGipuzkoaKultura ¦ 2009-11-27 ¦ 00:50Josuk Egoibarra webgunetik Sustatura ekarritako argazki zaharraren eskubialdean agertzen den hiru solairuetako baserri puska Isasi-Barrenengua da. Aidanez, berau ere 1956. urtean eraitsi egin zuten Alfa tailerra eraikitzeko.
Etxeko bizilagunak azpikaldekoak ditugu:
#8. Plaza Berria EibarrenGari Araolaza ¦ 2009-11-27 ¦ 09:02Agian ez zaio Sustatuko irakurlego orokorrari interesatuko, baina argitzeagatik: #9. Re: Eibarren El Corte Ingles handi bat ireki dute gaurpabLOL ¦ 2009-11-27 ¦ 13:38Gari Araolazak dioenari jarraituz: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoenpresa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|