Itzuli orri nagusira Bidali hau

Mondragon Unibertsitateak Euskararen astea ospatuko du

© cc-by-sa  Mondragon Unibertsitatea ¦ 2009-11-27 ¦ 09:49 ¦ irakaskuntza

Datorren astean zehar Euskararen astea ospatuko du Mondragon Unibertsitateak. Hiru fakultateetan hitzaldi-sorta interesgarria eskainiko da, astelehenean hasi eta ostegunean bukatu. Guztiek ere gaur egungo gaiak jorratuko dituzte eta, aldi berean, euskararekin lotutakoak.

Publizitatea

Euskararen egunean bertan ekitaldi ludikoak ere izango dira fakultateetan: Olinpiadak, jokoak, ahozko neurketak, bertso bazkaria…

Hona hemen aste osoko egitaraua:

AZAROAK 30, astelehena

ABENDUAK 1, asteartea

ABENDUAK 2, asteazkena

  • 9:30 Euskal Wikipediaz: sorrera eta gaur egungo egoera. Mikel Iturbe, Euskal Wikipediako administratzaile eta Eskolako ikaslea. Eskola Politeknikoa, Arrasate.
  • 16:15 Euskara eta sare sozialak. Luistxo Fernandez, Codesyntax. Enpresa Zientzien Fakultateko Oņatiko Campusa.

ABENDUAK 3, osteguna

  • 11:00 Pailazo euskalduna, irakasle euskaltzalea. Jose Mari Agirretxe, Porrotx. HUHEZI, Eskoriatza.
  • 13:30 Euskal Wikipediaz: sorrera eta gaur egungo egoera. Mikel Iturbe, Euskal Wikipediako administratzaile eta Eskolako ikaslea. HUHEZI, Eskoriatza.

Mondragon Unibertsitateak hitzaldi-sorta honen jarraipena egingo du Sustatu.com-en kronikak argitaratuz.

Erantzunak

#1. Re: Mondragon Unibertsitateak Euskararen astea ospatuko du

janfri ¦ 2009-11-27 ¦ 15:15

"Kudeatzaile" berba, "administratzaile"gatik aldatzea posible da? Ni ez naiz ez kudeatzaile ez arduradun, administratzaile izeneko status-a duen wikilari bat besterik ez.

#2. Re: Mondragon Unibertsitateak Euskararen astea ospatuko du

Sustatu ¦ 2009-11-27 ¦ 21:44

Zuzendu dugu Unibertsitatearen partez. Eskerrik asko, wikipedista.

#3. Re: Mondragon Unibertsitateak Euskararen astea ospatuko du

HARITZ ZUBIAUR ¦ 2009-11-30 ¦ 18:43

Euskal Coaching. Koikili Lertxundiren hitzaldiaren gaiari buruz argibiderik eman dezakezue, labur labur bada ere. Mila esker.

#4. Re: Mondragon Unibertsitateak Euskararen astea ospatuko du

Mondragon Unibertsitatea ¦ 2009-11-30 ¦ 21:07

Koikili Lertxundi, Itzarri aholkularitza enpresako zuzendaria eta Athletic Clubeko jokalariak da. Arrasateko Eskola Politeknikoan Euskal Coaching hitzaldi bat emango du, Koikilik bizitzan zehar izandako esperientziak eta euskarak izan duen garrantzia azalduko ditu.

#5. Re: Mondragon Unibertsitateak Euskararen astea ospatuko du

Karloto ¦ 2009-12-11 ¦ 22:05

Espero dezagun Mondragon Unibertsitateak, Euskararen Astea bertatik bertara pasatakoan, euskaraz hobeki adieraziko dituela gauzak.
Eskerrik asko, aldez aurretik.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz