|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Zure herria mapan azaltzen da?© cc-by-sa Mikel Lizarralde - Tagzania ¦ 2009-11-26 ¦ 09:37 ¦ geografiaEuskalMapa blogean gure hiri eta herriak OpenStreetMap-en ba ote dauden aztertu dugu. Badira hainbat herri mapan primeran ateratzen direnak, baina, orokorrean, egiteko asko dago. Herri garrantzitsu ugari, hala nola, Baiona, Barakaldo, Basauri, Durango, Lasarte edo Oņati ez dira mapan ganoraz agertzen. Arrasate eta Getxo ere egoera agian hobean daude, baina egunotan burutuko diren mapa-jaiekin itxura are txukunagoa ematea espero dugu (gaur arratsaldeko 6etan Arrasaten eta larunbatean goizeko 10etan Getxon ) Zure herria zerrenda honetan agertzen ez bada?Ba sartu OpenStreetMap webgunean eta begiratu ezazu, inork ez du zure herria zuk bezain ondo ezagutuko. Zuk zeuk ikusi ondo edota gaizki dagoen. Zure herria gaizki mapeatuta badago, zer?Hasi OSM-n datuak editatzen. Wikian behar beste informazio daukazu ingelesez (euskarazko bertsioa prestatze bidean dago). Ez baduzu piperrik ere ulertu, zatoz Arrasaten eta Getxon antolatuta dauden mapa-jaietara, bertan ikasiko duzu nola hobetu zure herriko mapa. Edo bestela, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu zure herrian mapa-jai bat antolatzen. Aurretik eta ondorenAdibide gisa, horra nola txukuntzen ahal den herri bat jai txiki baten ondoren. Alegiako kasua da hau, aurretik: eta ondoren:
Erantzunak#1. Re: Zure herria mapan azaltzen da?Sustatu ¦ 2009-11-27 ¦ 11:55Atzoko Arrasateko esperientziaz Mondraberrin idatzi dute. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
GeografiaTagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.
Albiste gehiagogeografia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|