|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet 35 atxilotu, Segiren aurkako operazioan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-11-24 ¦ 11:25 ¦ politika"Azken urteetako polizia operazio handiena" da EITBren arabera, operazioan 70 etxebizitza, gaztetxe, sozietate eta taberna baino gehiago miatu baitituzte EITBren arabera. Berrian 40 miaketa inguru aipatzen dituzte. Barne Ministerioaren arabera 34 lagun atxilotu dituzte eta Segiren zuzendaritza desegin dute eta 92 miaketa egin dituzte Hegoaldean. Beste lagun bat atxilotu du Frantziako Poliziak Iparraldean. Askatasunaren Aldeko Mugimenduak jakinarazitako atxilotutakoen zerrenda eman du Berriak, saiatu gara informazio hori Askatu.org webgunean ote dagoen begiratzen, baina ez dugu sartzea lortu. Bestalde, Oarsoaldeako Hitzak dioenez, beste etxebizitza bat miatzen ari dira orain. Erantzunak#1. Re: 35 atxilotu, Segiren aurkako operazioanbordaberria ¦ 2009-11-24 ¦ 12:38Zenbat guraso egonezinean egongo dira? zenbat lagun eta adiskide? Orain ezker abertzaleak ETAri kitto esan dionean zertara dator hau? zer egingo dute PNVko agintariek, epelekerietan jarraitu? #2. Re: 35 atxilotu, Segiren aurkako operazioanJosu Mendicute ¦ 2009-11-24 ¦ 12:40Hamar atxilotu Gipuzkoan... baina duela 2 urte desegin zuten Segiren Gipuzkoako zuzendaritza! Bulegorako umore grafikoari buruzko artikulu hori datorkit gogora, ETAren estruktura erakusten duen grafika hura... atxilotuak beti dira liderrak, sekula "baseko jendea". #3. Re: 35 atxilotu, Segiren aurkako operazioanNazkatua ¦ 2009-11-24 ¦ 13:06Badakigu nortzuk ordainduko duten Alakranaren erreskatea.. #4. Re: 35 atxilotu, Segiren aurkako operazioanDemonocrazy ¦ 2009-11-24 ¦ 16:39Bakearen izenean. Ezker abertzaleak aurrerapauso bat egin, tunelaren bukaera ikusi eta orduan dator golpea. Inkomunikazioa, tortura, giza eskubideetatik at dauden akzioak funtsean. Noiz arte onartu behar ditugu horrelako akzioak? Noiz edukiko dugu, aske, bakean bizitzeko aukera? Nire fakultateko pertsona bat atxilotu dute, hemen HUHEZIko zuzendaritza kontseiluaren prentsa-oharra Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|