Itzuli orri nagusira Bidali hau

Bertsoak 2009 Bilduma

© cc-by-sa  www.lanku.com ¦ 2009-11-24 ¦ 08:12 ¦ bertsolaritza

Iaz hasitako bideari eutsiz, aurten ere kalean da Bertsoak 2009 bertso antologia. Hogeita hamabost bertsoaldiko uzta eman du argitara Bertsoa.com eta Lakuren arteko elkarlan proiektuak, Bertsoa.com-ek urtean zehar grabatutako saiotatik. Bilduma osatzeko irizpide nagusiak bertsoaldiaren kalitatea eta formato, errealitate zein partehartzaile aniztasuna izan dira. Guztira 45 bertsolari etagaijartzaileren lana bildu du Bertsoak 2009 bildumak. Aurten bertso jarriei ere tartea egin diegu gure proiektuan, urteko antologian bertso jarriek ere beren tokia behar dutelakoan.


Publizitatea

Bapateko lanei dagoekionez, Sebastian Lizasok Joxe Lizaso zendu berriari Zumaian kantatutako bertsoek zabaltzen dute lan hau. Amets Arzallusek kotxean beroak itota hildako haurrari kantatuak, Maialen Lujanbio Alkizan akosoari boteak, Aitor Mendiluzek Zegaman botatako bederatzikoak, Hamaika Bertutek egindako Kabitik plazara emanaldiko bertsoak, Unai Iturriaga eta Fredi Paiak bertso-marrazkien jolasean kantatuak BertsoZiriMarra ekitaldian… bada zer nabarmendua.

Bertso jarrietan, Argia Astakariak argitaratutako sortak ekarri ditugu, 90garren urteurrenean Victoria Eugenian kantatuak. Baita, Aitzol Barandiaranek krisiari jarriak ere, Kabitik Plazarako emanaldian.

Banaketa puntuak
Interneten: www.lanku.com www.arinaizela.com
Durangoko azoka
Donostian, Belodromoan Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoan, Lankuren postuan
BEC-en, Lankuren postuan

Salneurria: 12 euro.


Hona hemen saio guztiak
Lehena
1. ZUMAIA. Sebastian Lizaso. 10ko handia.
2. DONOSTIA. ARGIA. Sustrai Colina-Uxue Alberdi-Iņaki Murua. 8ko txikia.
3. ZARAUTZ. BERTSO JAZZ. Amets Arzallus. Zortzi puntukoa.
4. NAFARROAKO FINALA. Xabier Silveira-Julio Soto. 10ko txikia.
5. ZARAUTZ. BERTSO JAZZ. Xabi Paya-Maialen Lujanbio. 8ko handia.
6. OŅATI. Maialen Lujanbio-Andoni Egaņa. 8ko txikia.
7. ZUMAIA. Beņat Gaztelumendi-Arkaitz Estiballes. Uso zuria.
8. Bilbo. Maialen Lujanbio-Aitor Mendiluze. 8ko txikia.
9. DONOSTIA. KOSTITUZIO PLAZA. Jon Maia. 10ko handia.
10. DONOSTIA. KOSTITUZIO PLAZA Igor Elorza-Jon Maia. 10ko txikia.
11. ZEGAMA. Aitor Mendiluze. Bederatziko motza.
12. DONOSTIA. ARGIA Amets Arzallus-Andoni Egaņa. 8ko handia.
13. KABITIK PLAZARA. I. Gurrutxaga-U. Muņoa-U.Alberdi-A.Agirre-A. Barandiaran-E.Aizpuru. Berezia.
14. HERNANI. Unai Agirre-Igor Elorza. 8ko handia.
15. OIARTZUN. DENBORAREN MAKINA. Sustrai Colina. 10ko handia.
16. ZIZURKI. Amaia Agirre-Iker Zubeldia. 8ko txikia.
17. DONOSTIA. ARGIA. Eņaut Agirre-Imanol Kamio-Aitor Atxega. Bertso jarriak, doinu eta neurri ezberdinetan..

Bigarrena
1. ZARAUTZ. BERTSO JAZZ. Andoni Egaņa-Xabi Paya, Maialen Lujanbio-Amets Arzallus. Berezia.
2. OŅATI. Andoni Egaņa-Unai Iturriaga-Sebastian Lizaso. Hiru puntukoa.
3. ZIZURKIL. Joxe Agirre-Amaia Agirre. 8ko hania.
4. LASARTE. P.ETXEBERRIAN OMENALDIA. Txomin Garmendia-Jexux Mari Irazu. 8ko handia.
5. MUTRIKU. Estitxu Eizagirre-Maddalen Arzallus-Unai Muņoa. Kopla.
6. ZIZURKIL. Amaia Agirre-Maialen Lujanbio. 8ko handia.
7. BERRIZ. Erika Lagoma-Maddalen Arzallus. 8ko handia.
8. ALTZO. Anjel Mari Peņagarikano. Neurri eta doinu desberdinak.
9. BILBO. Fredi Paia-Unai Iturriaga-Asisko Urmeneta-Adur Larrea 1. 8ko handia.
10. BILBO. Fredi Paya-Unai Iturriaga-Asisko Urmeneta-Adur Larrea 2. Oinak margotzen.
11. ORIXE SARIKETA. Iņaki Gurrutxaga-Ibai Esoain. 8ko handia.
12. ZIZURKIL. Maialen Lujanbio-Jexux Mari Irazu. 10ko handia.
13. DONOSTIA.ARGIA.Andoni Egaņa-Xabi Paya. Segidilla.
14. LEZO. Andoni Egaņa-Ander Lupus. Bertsoa eta prosa.
15. ALKIZA, Maialen Lujanbio. 10ko handia.
16. KABITIK PLAZARA. Aitzol Barandiaran. Berezia.
17. LASARTE. Patxi Etxeberria. 8ko handia.
18. GETARIA. Beņat Gaztelumendi-Uxue Alberdi. 8ko handia.


Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz