|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Tuenti euskaraz, oraingoz Goenkalen© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-11-19 ¦ 13:08 ¦ sare-sozialakTuenti euskaratuta azaldu da. Momentuz, Goenkalen. Enpresaren marketin ekintza ote? Baque kafeak agertu izan diren bezalatsu, produktua agerrarazteko? Hala baldin bada, benetan garabidean dagoen probetako interfazea ote da?
Abisu pribatu bat ere iritsi zaigu: lagun baten lagun baten lehengusina Madrilera joan da lanera. Zertara? Tuenti euskaratzera... Nahi duzuen fidagarritasuna eman iezaiozue honi. Tuenti euskaratzeko zain dauden milaka erabiltzaileak albiste pozgarria jasoko dute aurki agian. EguneraketaBadago Tuenti euskaraz. Hemen Tuenti euskaratzeko instrukzioak. Erantzunak#1. Product placementMikel Liz. ¦ 2009-11-19 ¦ 13:54Nahita jarritakoa bada, kafearekin moduan, product placement esaten zaiona da. #3. Tuentirik ez ikastetxeetanSustatu ¦ 2009-11-22 ¦ 08:52Cybereuskadi blogak iturritik aipatu gabe dioenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak debekatu egin omen du Tuenti erabiltzea EAEko ikastetxeetan. #4. Tuenti ingelesez, eta lan eskaintza euskaratzekoSustatu ¦ 2009-11-25 ¦ 09:43Tuentiren lan-eskaintza hau egia baldin bada, jendea kontratatu dute katalanera, gailegora eta euskarara itzultzeko, besteak beste. Ez dugu lan-eskaintza hori Tuentin bertan aurkitu, baina agian izango da eskaintza hori pasa den hilekoa dela? Tuentiadictos webgunean urrian agertu zen horren berri, eta hor bertan konturatu dira Tuentik PHP Barcelona Conference ekitaldirako prestatutako aurkezpenean Tuenti ingelesez azaldu dela.
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagosare-sozialak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|