|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Somaliako piratei esker, arrantza gehiago dute Afrikako arrantzaleek© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-11-18 ¦ 13:17 ¦ politikaAlakrana bahituta egon den bitartean Euskal Herriko arrantzaleak ekartzeko aldarria bateratua izan da. Gaur balorazioa egin dute alkateek eta kritika zorrotzak egiteko momentua dela esan dute. Ozeanoaren beste aldetik, baina, beste ikuspuntu bat dute pirata eta arrantzaleen arteko tirabirez. Afrikako Indikoko kostaldean, arrain gehiago dago bertako ekonomiaren pizgarri, eta BBCk elkarrizkaturiko adituak ados daude: piratei esker da. Lau minutuko bideoa (azpidatziak gaztelaniaz), adi jarraitzekoa da. Erref.: Somaliako piratei esker, arrantza gehiago dute Afrikako arrantzaleek (eibar.org) Erantzunak#1. Somaliatik bueltan, hausnarketa gehiagoSustatu ¦ 2009-11-18 ¦ 13:53Beste hausnarketa bat, Juan Mari Arregirena Argian: negoziazioen justifikazioak batzuetan, eta ezintasuna besteetan. Eta baita, euskal arrantzuntziak Indikoan dabiltzan bezala ibiltzea normaltzat jo behar den. Datu hau ere gogora dakar Arregik: Alakranako 36 tripulatzaileetatik soilik zazpi dira euskaldunak. Gainerakoak dira: zortzi galiziarrak, andaluziar bat, hamar afrikarrak eta beste hamar asiarrak. Hori da gure arrantza flotaren errealitatea! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|