Itzuli orri nagusira Bidali hau

"Absurdoa" da gurasoei irakas hizkuntza aukeratzen uztea

© cc-by-sa  partikularra ¦ 2009-11-19 ¦ 08:28 ¦ irakaskuntza

Albiste honetan irakurri dudanez (Galiziako kasu batean emandako epaia aipatzen da), gurasoek ezin dute aukeratu zein hizkuntzatan irakatsi behar zaien beraien umeei. Lekuan lekukoa irakatsi behar zaie. Hori izango litzateke normala, ezta? Gure herrian horrenbeste eskatzen ari diren normaltasuna.

Erref.: "Absurdoa" da gurasoei irakas hizkuntza aukeratzen uztea (www.farodevigo.es)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Hizkuntza aukeraketa, eta Galizia eta EAEko hezkuntza sistemak

Sustatu ¦ 2009-11-19 ¦ 10:32

Noticias de Gipuzkoa egunkarian ere aurkitu dugu albiste hau. Bertan gehitzen dutenez, erabaki berri honekin Espainiako Auzitegi Gorenak indargabetu egiten ditu EAEn euskarazko hezkuntzaren kontra Plataforma por La Libertad Lingüistica taldeak aurkeztutakoa...

#2. Re: "Absurdoa" da gurasoei irakas hizkuntza aukeratzen uztea

xiber ¦ 2009-11-19 ¦ 16:41

Ez dauka zerikusi handirik, baina honen "ifrentzua litzateke":http://www.vieiros.com/nova/77248/retiranlle-a-unha-viguesa-a-custodia-das-fillas-alegando-unha-cuestion-linguistica

#3. Re: "Absurdoa" da gurasoei irakas hizkuntza aukeratzen uztea

gorkaazk ¦ 2009-11-20 ¦ 11:06

Vigoko egunkaritik bi esaldi hauek azpimarratuko nituzke:

“Para dar libertad de elección, sin embargo, habría que segregar a los alumnos por lengua”

“El PP prometía un **bilingüismo integrador** basado en el conocimientos de ambas lenguas y en el derecho de la libre opción lingüística”.

Segregazioa, bereizkeria, bazterkeria. Horra hor gure (EAEko) gaurko errealitatea ondo deskribatzen duten hitzak.

Gurasoek hautatzeko eskubide horri lehentasun osoa emateak ekarri digu gure ikasle asko elebakar irtetea hezkuntza sistematik. 6-16 urteren bitartean derrigorrez eskolaratu eta gero, elebakar, gure hezkuntza sistemaren helburuetako bat bete barik.

Ikerketek, "ebaluazioek”:http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/did2/eu_2053/adjuntos/ereduen_berrikuntza/b2_ebaluazioa_isei_2005_e.pdf, behin eta berriro erakutsi dute ikasleak A, B eta D ereduetan bereiztea zein kaltegarri izan den “bilingüismo integrador” hori lortzeko. A ereduan, behintzat ez du inoiz inork lortu, baldintza arruntetan, ez “integrador” ez beste inolako elebiduntasunik. A ereduan, elebakar sartu dena elebakar irten da. Elebakartasunarekin batera bazterkeria hutsa ere ekarri du eredu honek maiz. Bazterkeria hizkuntza kontuetatik haratago. A eredua, eskola publikoan behintzat, igurikimen, espektatiba akademikorik apalenak zeukatenen biltokia izan da. Eta emaitzak oso kaxkarrak izan dira eta ez hizkuntza kontuetan bakarrik.

“Noiz ikasiko dugu katalanengandik”:http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080709/pvasco-espana/cree-insensato-implantar-modelo-20080709.html, esaterako. Aspaldian lortu zuten, adostasun maila oso altuarekin gainera, emaitza hoberenak eskaintzen zuen eredua ikasle guztientzat hedatzea, inor baztertu gabe. Gure D ereduaren antzekoa dute, bat eta bakarra.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz