|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskalgintzaren mapa direktorioa sortu du Kontseiluak© cc-by-sa Kontseilua ¦ 2009-11-22 ¦ 09:09 ¦ bwebKontseiluak Euskalgintzaren mapa direktorioa aurkeztu du aste honetan. Horren bidez, “euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari diren elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi ditugu, eta beraien arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa eskaini”, azaldu du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek. Kontseiluak 2007ko irailean ekin zion egitasmoaren antolaketa eta diseinu orokorrari eta web orriaren aurkezpena Euskalit eta Innobasque-k antolatutako Zientzia, Teknologia, Berrikuntza, Kalitatea eta Bikaintasunaren Astearen baitan egin da. “Kontseiluaren bazkideek hala eskatuta, euskalgintza non dagoen antolatuta eta zertan ari den argitzeko lanari ekin genion”, esan du Mendigurenek. “Euskalgintzako erakundeentzat beren lanean mesedegarri gertatzea nahi du Kontseiluak, nork-zer-non-nola egiten duen erakutsiko duelako”, gaineratu du.
Webgunean egoeraren azterketa kuantitatiboaz gain, kualitatiboa ere erakutsiko du. Era honetan, “ indarguneak eta ahulguneak detektatzen lagunduko digu. Non gauden indartsu eta non ez; zergatik gauden indartsu eta, beraz, zer egin litekeen ahul gauden lekuetan oinarria sendotzeko; non dagoen euskalgintza antolatu gabe; non diren hutsuneak –eremuka; herrian, sektoreka–; zertan kokatu behar dituen lehentasunak euskalgintzak (eta herri-erakundeek)…”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusiak. Erabiltzaile arruntari, herritar xeheari, euskararen unibertso zabalaren kontzientzia hartzeko aukera emango dio Euskalgintzaren mapak. Informazioa Euskal Herrian eta atzerrian zabalduko duen lanabesa da. On line eginez, edonori, edonon eta edonoiz eskura izan dezake erabilgarri. Mendigurenek azaldu duenez, lankidetzan osatutako tresna da aurkeztutakoa. Informazioa bertatik bertara eskuratu du Kontseiluak, herri bakoitzeko euskalgintzak osatuta. Aurrera begira ere hori izango dela bidea adierazi du eta “hemendik deia luzatzen diegu euskalgintzako erakunde eta kideei nork bere herriko datuak sartu edo berritzeko”. Kontseiluak Aztikerren laguntzaz egin du direktorioa. Zigor Etxeburuak, Euskaraz Bai Dinamika Herrietan egitasmoaren arduradunak azaldu duenez, “aurrerantzean ere aplikazioa hobetzen eta garatzen jarraituko du Kontseiluak, eta Aztikerren laguntza baliatuko du horretarako”. Era berean, Kontseiluak urtero-urtero harremana izango du informatzaile-sarearekin, duen informazioa berresteko, osatzeko edo zuzentzeko eskatuz. Geografikoki euskararen eremu osoa hartzen du aplikazioak -bai sartutako erakundeen aldetik, bai erabiltzaileen aldetik-, eta auzo, herri, udal, eskualde edo herrialdeak erakusten ditu; izan ere, Euskal Herri mailako egoera orokorra islatu nahi du. Webguneak eskaintzen dituen zerbitzu guztietara inolako mugakizunik gabe sartzeko aukera izango du erabiltzaileak, Etxeburuak azaldu duenez. Berritasunari eta eguneratzeari garrantzia berezia eman nahi dio Kontseiluak. “Hau ez da une jakin bateko egoerari erantzuteko xedez sortzen den zerbitzua. Ez dago itxita, aitzitik, dinamikoa da eta etorkizunean datu-baseko informazioa aldatzeko modua izango du. Gaurtik bertatik”, gaineratu du Zigor Etxeburuak. Erantzunak#1. Re: Euskalgintzaren mapa direktorioa sortu du KontseiluakJosu ¦ 2009-11-22 ¦ 09:46Ikastetxe publioak, herri eskolak edo publifikatutako ikastolak kanpo utzi dituztela salatu du Lezoko Institutuko zuzendariak: #2. Re: Euskalgintzaren mapa direktorioa sortu du KontseiluakSaioa Rodriguez-Kontseilua ¦ 2009-11-23 ¦ 16:47Euskalgintzaren mapa osatzeko deia #3. Re: Euskalgintzaren mapa direktorioa sortu du Kontseiluakeneko ¦ 2009-11-23 ¦ 17:53Nik ere euskalgintzan aritzen naizenez webgunea bisitatzeko kuriositatea izan nuen. Eta denok bezala noski, neure ingurukora jo nuen, azken finean hori delako gehien ezagutzen dudana. Beraz Donostian sartu nintzen eta egia da Elkarreko sei "elkarte" topatu nituela eta harritu ninduela, baina harritu ninduen ere Donostiako euskalgintza biltzen duen Euskarak Batzen erakundea beste elkarteen pare agertzea eta, are gehiago, Donostian euskalgintzaren bilgunerik ez dagoela ikusteak, kontuan izanik gainera Euskarak Batzenek Kontseiluarekin lan egin ohi duela eta Zigor Etxeburua etorri izan dela askotan bilera horietara. Beraz berari idatzi nion eta esan zidan horrelakoak guk "konpontzeko" egina zegoela webgunea eta hala izan zen. Euskarak Batzenen izenean kontua sortu eta aldatu nuen. Are gehiago, Irutxuloko Hitza agertzen ez zenez sartzea erabaki nuen, Donostiako euskalgintzarentzat ezinbesteko tresna delako. Pentsatzekoa al da Kontseiluak bere bazkide den EKTren egitura bat (Hitza EKT, Bagera eta gizarte eragileek osatzen dute) kanpoan utziko lukeela? Eta Donostiako Euskal Herrian Euskaraz? Kontseiluaren bazkide izanda eta beste herri askotan egonik ere, Donostiako zenbait auzotan egon arren ez jartzea? Zer izan da ahaztura, iritsi ezina edo nahita egindakoa? #4. Re: Euskalgintzaren mapa direktorioa sortu du KontseiluakHontza ¦ 2009-11-24 ¦ 16:56“Erabiltzaile arruntari, herritar xeheari, euskararen unibertso zabalaren kontzientzia hartzeko aukera emango dio Euskalgintzaren mapak(…) Mendigurenek azaldu duenez, lankidetzan osatutako tresna da aurkeztutakoa. Informazioa bertatik bertara eskuratu du Kontseiluak, herri bakoitzeko euskalgintzak osatuta”. Aurreko hau irakur daiteke aurkezpenaren kronikan. Zein bide ibili duen Xabierrek Donostian hiru Elkar megadenda aurkitzeko Hontza liburudendarekin topau gabe? Aurkezpenean esandakoa ez da zuzena eta, ziurrena, Xabierrek bota zuen egiteko moduaren zehaztasunik ezagutu gabe. Gertatu dena jakinda ez bada zuzentzen, orduan, gezurra izango litzateke, engainua, iruzurra. Saioarena hemen eta Xabierrena aurkezpenean mezu ezberdinak dira. #5. Hontzarentzateneko ¦ 2009-11-24 ¦ 18:05Nonbaitetik hasteagatik Lezotik abiatuko naiz. Egia esateko nik Lezoko euskalgintzaz ez daukat ideiarik ere eta ez naiz hortaz harrotzen hortxe ondoan ditudalako. Baina nik uste Euskalgintzaren mapak funtzioren bat baldin badu horixe dela, gure inguru gertukoenaz kanpo zer dagoen ikusi ahal izatea. Horregatik idatzi nuen ea ahalik eta azkarren mapa osatzen zuten, bai Lezon eta baita beste txoko guztietan ere baina inondik inora ere ez diot nik inori esango zein izan behar duen bere lehentasuna, hori bakoitzak erabaki behar du. Dena dela norbaitentzat lehentasuna ez bada mapa horretan azaltzea ez dakit zergatik horrenbesteko kexa ez agertzeagatik (eta ez ezabatua izateagatik, nik dakidala inork ez duelako esaterik izan ezabatua izan denik). #6. Re: Euskalgintzaren mapa direktorioa sortu du Kontseiluakassar ¦ 2009-11-24 ¦ 22:25Ba sartu nintzen webgunera hura aurkeztu zutenean, eta ez nion kasu handiegirik egin, baina orain hobeto begiratu dut, eta hanka barruraino sartu dela iruditzen zait. Ez dakit, BETA handi bat jarrita (beta bertsio bat dela adierazteko) edo Wikipedia bezalako tresna kolaboratibo bat dela esanda hobeto geratuko litzateke. Eta horrela ere, sartutako elkarte eta erakundeen lagina zoritxarrekoa da. Gasteizen: http://www.euskalgintza.org/node/83 Nire laguna iaz egon zen AEK-ko euskaltegia agertzen da, baina aurten dagoena ez. Armentia ikastola pribatua agertzen da, baina Olabide ikastola pribatua ez. Ikastola publikoak ere ez. Eta haurren euskalduntzean gaur egun indar nagusia diren ikastetxe publikoak, zer? Horiek ez dute euskalgintzaren mapan agertu behar ala? Eta zergatik agertzen da Elkar megadenda? Hara zerbait erostera noan erdietan hartzen nauenak ez daki euskaraz... #7. Re: Euskalgintzaren mapa direktorioa sortu du KontseiluakJosu ¦ 2009-11-25 ¦ 21:23Ba arrazoia uste baina sinpleagoa da eta Kontseiluak hala jokatu duela iruditzen zait. #8. Re: Euskalgintzaren mapa direktorioa sortu du KontseiluakAsier ¦ 2009-11-26 ¦ 09:29Parte hartzera irekia dago eta hori ukatzen duena gezurretan ari da. Egia izan liteke Kontseiluak bere kideen informazioa sartuta jarri duela martxan egitasmoa, baina zerbait argi geratu bada euskalgintza guztiari mapa osatu eta eguneratua mantentzeko deia egiten zaiola da. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
BWEBBWEB: Beste Webgune Euskaldun Bat. Albiste gehiagobweb gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|