|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Espainiar futbol selekzioak EAEn jokatzea eskatu du Legebiltzarrak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-11-16 ¦ 13:02 ¦ kirolaPP, PSOE eta UPyDren aldeko bozkekin egin du eskaera Eusko Legebiltzarrak. Batetik, "Vuelta a España"ren antolatzaileei etapa bat EAEn hasi edo amaitzea eskatu die, eta bestetik espainiar selekzioaren futbol partida bat jokatzea. PPk 2008an proposatu zuenean, ez zuen beharrezko babesa lortu ekimena aurrera eramateko. Gehitzeko zuzenketen artean, Aralarrek proposatu du Euskadiko Futbol Federazioari eskatzea Espainiar selekzioak Euskal Selekzioaren aurkako partida jokatzeko urratsak eman ditzala. Erref.: Espainiar futbol selekzioak EAEn jokatzea eskatu du Legebiltzarrak (parlio.org) Erantzunak#1. Selekzioa dela eta ez delaAMAIA ¦ 2009-11-16 ¦ 20:33kaixo: #2. Patxi con la rojajoseba ¦ 2009-11-16 ¦ 22:42beti esan izan dute sozialistek (eta are popularrek) eurak ez direla gizarteari ez baizik nazionalistei soilik ardura zaizkien kontuetaz jardungo. #3. Re: Espainiar futbol selekzioak EAEn jokatzea eskatu du Legebiltzarrakbordaberria ¦ 2009-11-17 ¦ 11:06Altsasuko ekitaldia eta bere mezu sakonaren gainean Espainolistak kirol kontu hau gainean jarri dute, larunbateko berria eztaltzeko disimulu handirik gabe. Manipulazio kontu bat besterik ez, baina Ezker Abertzalearen estrategia aldaketak gizartean eragin dezakeen botere aldaketa sahiesteko beste maniobra bat. #4. Espainiar futbol selekzioa... Nafarroan?Sustatu ¦ 2009-11-18 ¦ 13:50Amatiñoren hausnarketa bere blogean. Besteak beste, Nafarroari begiratzen, zera dio: Jakin-minez baino ez bada ere, inork gogoan al du noiz jokatu zuen azkenengoz Iruñean? Are gehiago… jokatu al du inoiz? Zergatik ez? Zein da arazoa? Non da Nafarroako Parlamentuaren eskaria? Zer dio UPNek? Zergatik Nafarroan normala dena ezin da Euskal Autonomia Erkidegoan izan? #5. Vuelta a España Barakaldora eraman nahi du AlkateakSustatu ¦ 2009-11-23 ¦ 12:27Txontxu Rodriguez Barakaldoko Alkateak (PSE) Vuelta a España Barakaldora ekartzeko eskaria egingo duela adierazi du. Albistea biciciclismo.com webgunean. Etapa bukaerarako "helmuga ikusgarria" iruditzen zaio Barakaldoko Megapark merkataritza-gunea. #6. Eta 21 urtez azpikoa selekzioa ere, Barakaldoraiturri ¦ 2009-11-23 ¦ 13:39Uste dut hemen ez dela aipatu: ez bakarrik Vuelta a España, irratian entzun nuen Barakaldoko alkatea esanez 21 urtez azpiko Espainiako selekzioaren partidua eskatuko zutela ere. Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagokirola gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|