Teknologia albisteak
1

Historialaria zara? Historia zalea?

Erabiltzailearen aurpegia
UEU
2009-11-23 : 09:11

20 urte igaro dira historia karrera euskaraz aurrenekoz martxan jarri zenetik UPV/EHUn. Bi hamarkada hauetan historia arloko unibertsitario euskaldunek orotariko egoerak, lorpenak, erronkak zein mugak ezagutu dituzte, dela irakaskuntza arloan, dela testugintzan, dela ikerketan. Asko egin bada ere, bada oraindik nahiko lan egiteko. Eta hausnarketa egingo dugu Historialari Euskaldunen V. Topaketetan.

Ze hizkuntzatan ikasi zenuen? Gaztelaniaz? Euskaraz? Orain ze hizkuntzatan egiten duzu lan? Ze material erabiltzen duzu? Irakaslea bazara, ikerlaria, teknikaria... ze nolako eragina izan du jaso duzun formazioa?

Horretaz guztiaz hitz egiteko eta euskarazko historiaren inguruan dauden kezkak nolabait argitzeko zein honekiko dauden ikuspuntu ezberdinak jasotzeko UEUko Historia Sailak bere V. Topaketak antolatu ditu.

Etor zaitez! zure esperientzia jaso nahi dugu!!

Historialari Euskaldunen V. Topaketak.

Erantzunak

UEU
2009-11-24 : 08:21

Jurgi Kintana antolatzaileetako bat da.
Gai hau dela-eta, iritzi artikulua atera berri du bere Historia blogean .


Jurgi Kintanaren hitzaldia topaketetan honako hau izango da:
Historialari euskalduna erdal historiografiaren aurrean: arazoak eta erronkak.


Interesgarria, ziur.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago