|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gortesauak© cc-by-sa Mikel Iturria ¦ 2009-11-14 ¦ 11:11 ¦ aktan-jasoaAste honetan albiste izan da errege-erreginek Donostiara eginiko bisita. Eta kezkatuta geratu naiz ikusterakoan batzuek nola atera dituzten ukondoak bikotearekin egoteko. Ez dut jarraipen berezirik egin, baina nire RSS irakurgailura iritsitako apuntetxo bat eta argazki bat aipatu nahi ditut gaur. Mikel Erentxun musikariak ondoko hau jarri zuen bere blogean errege-erreginak ezagutu ondoren: Esta tarde he conocido a los Reyes (...) El Rey, muy simpático. La Reina, muy atenta y muy amable. Se ha saltado todo los protocolos y nos hemos hecho unas fotos.Hurrengo egunean, gainera, errege-erreginekin ateratako argazkia jarri zuen. Hirukoteaz gain, beste musikari bat ageri da erretratuan, Alex Ubago. Uste baino okerrako dago musikaren mundua. |
Aktan JasoaKultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek. Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com. Albiste gehiagoaktan-jasoa gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|