|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Abokatuen itxura© cc-by-sa Elena Laka ¦ 2009-11-12 ¦ 10:52 ¦ zer-erantziAbokatu bat bota dute Audiencia Nacionaleko epai-aretotik buruan zapia eramateagaitik. Hona albistearen kontakizun bat.
Ikusi ditut abokatuak epai-aretoetan galtza motzetan, belaunetarainokoak, izterrerainokoak. Ikusi ditut abokatuak urrezko eskuturreko potoloak astinduz berbetan epaiketetan. Ikusi ditut abokatuak titien kanala nabarmen bistan togaren azpitik. Ikusi ditut abokatuak behatzak erakusten, sandaliekin, epai-aretoko estraduen azpitik. Ikusi ditut abokatuak poltsikoan mahaspasa bat eginda zeuden gorbata zimurtuak janzten epai-aretoko atarian. Ikusi ditut abokatuak gorbataren erdi-erdian koipe orban handi bat zeukatenak. Baita ere gorbataren orratza buruz bera zeukatenak edo gorbataren korapiloa alkandoraren bigarren botoiaren parean zeukatenak. Ikusi ditut abokatuak pintatu-pintatuak, hatzamarra arpegian pausatuz gero zentimetro bat murgilduta geratzeko moduan. Ikusi ditut Gabonetako zuhaitzaren apaingarrien pareko belarritakoak zeramazkiten abokatuak. Ikusi ditut ilea koipean itota zeramaten gominadun abokatuak, eta baita ere zahia elurraren pare zeukatenak buruan eta txaketaren sorbaldan. Usaindu behar izan dut izerdi kiratsa abokatuek erabilitako togetan epai-aretotik irtendakoan. Usandu behar izan dut abokaturen baten izerdi toga jantzi aurretik goizeko lehen orduan. Usaindu ditut baita ere lurrin sakon zorabiakorrak togetan itsatsita. Epai-aretoko estraduetan, abokatuak baino erabiltzen ez dituzten estraduetan, itsatsita, ahoan mila aldiz murtxikatutako txikleak jasan behar izan ditut. Ezagutzen ditut epai-aretoko atean galtzerdiak elkartrukatu zituzten abokatuak. Sekula ez dut ikusi itxurarengatik epai-aretotik botatako abokaturik. Jakin dudan lehena, buruan zapia daraman emakume musulmana. abokatua_zapiaburuan.jpg 18KB (18601 byte) Erantzunak#1. Re: Abokatuen itxuraIbnamzer ¦ 2009-11-13 ¦ 15:26Eskerrik asko Elena gaia hona ekartzeagatik eta jantzkeraren ikuspuntutik abokatuen estiloaz aritzeagatik. Zuk kontatutakoarekin bistan da legeak ez dira epaitegietan eguneratu behar diren gauza bakarrak, arauak, toga bera, epaileen jarrera feudala etabar luze batek osatzen du zerrenda madarikatua. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Zer ErantziZer erantzi: moda, estetika, estiloa... Estereotipoak borrokatzeko gogoz, hiru estilista: Elena Laka, Leire Narbaiza eta Amodio Jauna elastikoa.
Badakizu zuk ezer estiloaz edo estilo faltaz? Zure kamisetak, modak edo abarrak hemen agerrarazi nahi? Idatzi lotsa barik: erantzi@sustatu.com Albiste gehiagozer-erantzi gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|