|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskaltzaindiaren Erlea aldizkaria egin den modua salatu du Amaia Markuletak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-11-11 ¦ 11:49 ¦ liburuakEuskaltzaindiak Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean berriki kaleratutako Erlea literatur aldizkariari kritika gordina egin dio Amaia Markuleta itzultzaileak Gara egunkarian. Asmoari egoki iritzita, egin den moduan "adiskidekeria" dagoela dio Markuletak: Euskal musikarien artean Kepa Junkerari emandako dirulaguntzaren aurrean eman zenaren antzeko erantzunen bat sortuko zela uste nuen. Bistan da ezetz. Ustel usaina dago gure letren errepublika -edo oligarkia?- txikian. Erref.: Euskaltzaindiaren Erlea aldizkaria egin den modua salatu du Amaia Markuletak (www.gara.net) Erantzunak#1. Re: Euskaltzaindiaren Erlea aldizkaria egin den modua salatu du Amaia Markuletakxabier mendiguren elizegi ¦ 2009-11-12 ¦ 14:57Ez nator bat Amaia Markuletarekin, eta publikoki nahi dut esan. Herri honetan trebeago baikabiltza inork egiten duena egurtzen eta lurperatzen, animoak ematen baino. #2. Re: Euskaltzaindiaren Erlea aldizkaria egin den modua salatu du Amaia MarkuletakAitor Elgezabal ¦ 2009-11-12 ¦ 15:26Tira, nik esango nuke kritikatzen dena ez dela "Erlea" bera, baizik eta egiteko modua. #3. Re: Euskaltzaindiaren Erlea aldizkaria egin den modua salatu du Amaia MarkuletakEneko Zuloaga ¦ 2009-11-12 ¦ 15:34Xabierrekin guztiz ados, bere lehenengo esaldiarekin batez ere. Bestelakorik nahi duenak ere erraz dauka: egin dezala berea, nik pozik irakurriko ditut biak. #4. Re: Euskaltzaindiaren Erlea aldizkaria egin den modua salatu du Amaia MarkuletakMiriam ¦ 2009-11-12 ¦ 15:50Hori ez da guztiz zintzoa, Eneko. Bestelakorik egin nahi duenak ez du debalde bat egitea. Euskaltzaindiak dirua, baliabideak e.a. eman ezkero ziur beste askok ere pozik egingo dutela literatur aldizkari bat, ezta? Eta kasu horretan, ados, guztiok ere gustura irakurriko ditugu. #5. Re: Euskaltzaindiaren Erlea aldizkaria egin den modua salatu du Amaia MarkuletakEneko Zuloaga ¦ 2009-11-12 ¦ 16:22Aitzaki merkea da hori. Euskaltzaindiaren baliabiderik ez zituen Atxagak berak Pott sortu zuenean. Bide batez, ez dut uste erakunde horren babespean egin izanak gauzak debalde utzi dizkionik Atxaga zein kudeaketan dabilen beste inori. #6. Re: Euskaltzaindiaren Erlea aldizkaria egin den modua salatu du Amaia MarkuletakXabier Etxaniz Erle ¦ 2009-11-12 ¦ 16:38Nik dakidanez, eta prentsaren bidez dakit, Atxagak ideia bat proposatu zion Euskaltzaindiari (honelako aldizkaria, honelako jendearekin, honela egituratuta,...) eta Euskaltzaindiak onartu egin zuen. #7. Nor da Amaia Markuleta?Sustatu ¦ 2009-11-13 ¦ 13:44Zurrumurru batzuen arabera, salaketa libelo anonimo bat da. Gorka Bereziartuak Amaia Markuleta izenaren egiazkotasuna zalantzan jarri du eta bi galdera planteatu ditu:
Gorka Bereziartuaren gogoeta Boligrafo gorrian #8. Re: Euskaltzaindiaren Erlea aldizkaria egin den modua salatu du Amaia MarkuletakPruden Gartzia ¦ 2009-11-13 ¦ 21:10Gorkaren lehen galdera txarto planteatuta dago, nire ustez. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoliburuak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|