Itzuli orri nagusira Bidali hau

Zientzia eta teknologiaren astea, bi astetan aurten

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-11-09 ¦ 17:12 ¦ zientzia

EAEko zenbait erakundek urtero antolatzen dute Zientzia eta Teknologiaren astea. Hasi, gaur hasten dira ekitaldiak John Kao kontsultoreak Donostian emango duen hitzaldi batekin. Hitzaldi hori Internet bidez jarraitzeko aukera egongo da gaur arratsaldean (eta Coveritlive bidez zuzenean komentatzeko ere bai).

Publizitatea

John Kaoren agerpena Donostian oraintxe bertan da, 17.30etan. Victoria Eugeniako aretoko ekitaldian, Patxi Lopez lehendakaria ere izatekoa omen da.

Zuzenean jarraitzeko, hemendik beraz.

Astea luzatzen da

Izatez, aurtengo asteak bi aste iraungo ditu, eta webgune berezi bat ere sortu diote ekimenari sarean.

Ekitaldien egitarau osoa, dokumentu honetan daukazue:

Erantzunak

#1. Zientzia astearen inaugurazioa zuzenean

Sustatu ¦ 2009-11-09 ¦ 17:56

Hor dago zuzeneko emanaldia. Twitter bidez ere parte hartu daiteke, #astea09 gakoa erabilita.

#2. Re: Zientzia eta teknologiaren astea, bi astetan aurten

Txopi ¦ 2009-11-09 ¦ 19:17

Nik ez ditut ekitaldi hauek ezagutzen baina gaur kalean antzeko gaiari buruzko kartelak ikusi ditut: zientzia-astea.org

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz