|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu 15.000 lagun Tuenti euskaratzearen alde© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-11-10 ¦ 10:18 ¦ sare-sozialakTuentiko ebento batean 15.000 pertsona batu dira sare sozial hau euskaraz, katalanieraz eta gailegoz jar dezaten aldarrikatzeko. Horrelako ebentoak erabiltzen dira Tuentin aldarrikapenak egiteko: duela zenbait hilabete, adibidez, erabilera baldintzak aldatzeko presioa egiteko erabili zituzten ebentoak erabiltzaileek, eta lortu zuten.
Pasa den urteko abenduan Tuenti euskaratzea aztertzen ari zirela aitortu zuen Zaryn Dentzel Tuentiren sortzaileak: Tiene un coste tecnológico, pero estamos mirando si podemos hacerlo. Pasa den urteko abenduan esan zuen hori, El Diario Vasco egunkarian egin zioten elkarrizketa batean. Erantzunak#1. Re: 15.000 lagun Tuenti euskaratzearen aldeFacebook ¦ 2009-11-10 ¦ 17:01Facebook euskaraz erabili daiteke, aspalditik! Erabiltzaileok itzulita... #2. Re: 15.000 lagun Tuenti euskaratzearen aldeAitor ¦ 2009-11-10 ¦ 18:43Aurrekoari: #3. Re: 15.000 lagun Tuenti euskaratzearen aldeJosu Mendicute ¦ 2009-11-11 ¦ 10:06Ez, Aitor, ez dugu doan lan egin. Facebook garaiz euskaraz izatea izan da jaso dugun ordaina, hori da onartu dugun prezioa. Gure lanaz aberastuko dira, bai; baina internauta euskaldunok lortu dugu sare sozial potenteena euskaraz goiz izatea. Eta benetan pozten nau Interneten euskararen alde lan egiteko prest dagoen komunitate bat dagoela ikusteak. #4. Re: 15.000 lagun Tuenti euskaratzearen aldeFacebook ¦ 2009-11-11 ¦ 16:31Erabat ados Josu Mendicuterekin. Honako artikulu interesgarria gomendatzen diot Aitorri. (Oker ez banago, Sustaturen bidez izan nuen artikuluaren berri). ;-) #5. Re: 15.000 lagun Tuenti euskaratzearen aldeSustatu ¦ 2009-11-11 ¦ 16:48Bai, Sustatuk egin zuen erreferentzia hori urriaren 13an. #6. Re: 15.000 lagun Tuenti euskaratzearen aldeAitor ¦ 2009-11-11 ¦ 17:24Neuk ere aritukolak jartzen badakit, hona hemen bat oso oso gomendagarria, facebook-en eskuetan zaretenontzat: http://www.gara.net/paperezkoa/20090831/154255/eu/Facebook-en-zaude #7. Re: 15.000 lagun Tuenti euskaratzearen aldeFacebook ¦ 2009-11-12 ¦ 16:28Eskerrik asko, Aitor. #8. Re: 15.000 lagun Tuenti euskaratzearen aldeAitor ¦ 2009-11-12 ¦ 17:06Izenkide agurgarri, #9. Re: 15.000 lagun Tuenti euskaratzearen aldeFacebook ¦ 2009-11-12 ¦ 21:25Barkatuta zaude zure txaparengatik. Zuk ere barkatu beharko nauzu neurearengatik: Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagosare-sozialak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|