|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Bertso txapelketarik ez dago sarean© copyleft; Patxi Gaztelumendi ¦ 2009-11-09 ¦ 12:43 ¦ bertsolaritza#btn09 etiketa on bat izan zitekeen, baina ez da askorik ageri inon. Sare sozialen garaiotan, bertsoak ondo hartu zezakeen olatu hau, baina keba! Ez gabiltza/dabiltza asmatzen, inondik inora. Txapelketak nahikoa du, aretoak bete eta areto handiagoak bilatzearekin antza... Bertsozaletasuna hedatzen eta indartzen ari den honetan, webgune ia estatiko bat sortzearekin dena egin dugula pentsatzen badugu, jai daukagu! Txapelketatik txapelketera berrikuntzak izaten dira, jendartean bezala, teknologietan be. Bertsoaren munduak, hoietako asko harrapatzen jakiten du, inbertsioa egiten du… teknologia berrien inguruan dabilen jendeak ere aukera izaten du bertsogintzarekin aurrerapenok uztartzeko. sare sozialak bertsogintzan Baina aurtengoan txasko handia hartu dut. Pentsatzen nuen, twitter txapelketa bat izango zela, sare sozialetan aipamen hutsa baino zeozertxo gehiago egingo zela… baina poto! beti gauza berdinak errepikatzen ari gara, ez gara gai horrelako ekimen erraldoietan, irudimen apur bat gehiago jartzeko, eta sarea bertsoaren gune natural bilakatzeko. edukien sozializazioaz, bi puntu Zer esan hedabide eta sareko tresnen gainean? Telebista eta irratiz jarraitu daiteke txapelketa, tarteka. Info7 zuzenean ari da saioz saio, Euskadi Irratiak saio bereziak egiten ditu domeketan, ETBk bere Hitzetik Hortzera dauka. Baina adibidez, domekako Gasteizko saioa entzun gura baduzu, non dago?
Sareak horretarako behar du izan. Artxibo digital erraldoia batetik, unean uneko aukerak bestetik. Uztartu beharra dago. Atzera begira bezala, aurrera begira. Unean unekoa. Artxibo bezala, gordailutzat dute batzuk sarea. Momentuko tresna besteek. Propagandarako lanabes. Nik uste funtzio guztiak bete ditzakela, baina horretarako planteamendu komunikatibo zehatza behar du, eta ematen du une honetan ez duela. Eta akats larria, larriegia iruditzen zait. Sarean egote hutsa ez da nahikoa. Baina lau urtean behin egiten den horrelako ekimen batek, kulturgintzarako ere eredu behar luke, ez soilik sarrerak modu digitalean saltzeko ahaleginaren gainean, baizik eta bertsoaren funtsa lantzeko moduan ere. Bertsoa bizitzeko aukera berriak eskaintzen baitizkigu Internetek. Norena da bertsoa? Azkenik anekdotatxo bat. Jakingo dozue agian, baina Bergarako saioan une batez argia joan zen. Bertsolariek bere jardunean jarraitu zuten. Entzulegoak ondo erantzun zuen. Ozen abestu, isil isilik entzun. Giroa sekulakoa izan zen, errepikaezina. Telebistak off, mikrofonak huts, aparagailu elektriko guztiak itzalita. Une hori, haizeak eroan behar zuen. Bertso itzelak izan ziren gainera. Gure copyleft pentsakera eta jarrerak, saioa bukatu eta atoan Bertsozale elkarteko lagunengana eroan gintuen. Xenpelar dokumentazio zentruari eskainiaz grabazioa. Bere horretan, asko eskertu zuten. Gu ere pozik. Deusen truk. Musutruk. Bertsoa norena da? Kantatu duenarena? Elkartearena? Grabatu duenarena…. guk uste, bertsozale, kulturzale eta euskaldun guztiona dela, ezta? Biharamunean bertsook jarri zituzten Euskadi Irratian adibidez, baina aipamenik ez. Ez dute copyleft ulertu, ulertzen, ulertuko….. baina guk ere hobeto azaldu beharko diegu. Jatorrizkoa: copyleft lizentziarekin: Patxi Gaztelumendi, Gaztelumendi.org Erantzunak#2. Info7k izango ditu agian...erral ¦ 2009-11-09 ¦ 15:10Nik ere faltan botatzen dut saio horiek online entzuteko aukera. Larunbatean pare bat bertso entzun nituen Info7n on-line eta oso ondo montatu zutela iruditu zitzaidan. #3. Re: Bertso txapelketarik ez dago sareanSustatu ¦ 2009-11-09 ¦ 15:34Koska Irratikoek erantzun dute Gaztelumendirenean asteburu honetako saioak eurak jarri dituztela sarean. Saio osoak, bakoitza bi ordu pasa.
#4. Bertsoa.com-en zuzeneanJosu ¦ 2009-11-09 ¦ 15:41Bertsoa.com-ek txapelketako saio bakoitza Internet bidez emititu izan du bideoz orain arte. Bergarako atzoko saioa 1.500 lagunek jarraitu zutela web bidez diote albiste honetan. #5. Re: Bertso txapelketarik ez dago sareanzalea ¦ 2009-11-09 ¦ 15:42Nik dakidala behintzat (ez dut sekula probatu eta ezin dut konfirmatu), www.bertsoa.com atarian zuzenean eskaintzen dituzte saio guztiak. Eta www.bertsoplaza.tv-n berriz, bertsoaldi aukeratuak eskaintzen dituzte. Aukerak egon badaudela uste dut. #6. Re: Bertso txapelketarik ez dago sareanIker Gurrutxaga Zubimendi ¦ 2009-11-10 ¦ 13:06Txapelketa jarraituko duten medioak, beraien web orrian daude, eta barkatu esatea, baina Twitter bidez, esaterako, Karkarak Leitzako saio guztia eskaini zuen. #7. Re: Bertso txapelketarik ez dago sareanErromantikoa agian ¦ 2009-11-11 ¦ 01:36Bertsolari txapelketarik ez dago sarean? Kantitatea eta kalitatearen egokitasuna gora behera, BTN09 honek Bertsolari Txapelketa batek historian izan duen presentziarik handiena du interneten. Ez dut kritika ulertzen. Sarrerak internet bidez eskura ditzakegu, oso era errazean; bertso saioak zuzenean jarrai ditzakegu munduaren ipurtzuloan gaudela ere, bertsoaldi guztiak aspertu arte entzun ditzakegu behin eta berriz webgune ezberdinetan; adibidez larrabetzu.org webgunean. Telebistaz gain, irrati txiki ezberdin askotan bertsolaritzari buruzko saioak daude, txapelketari buruzkoak ere; eta badakigu irrati hauek interneten duten presentzia. Bergaran argia joan zireneko bertsoak grabatuta omen dituzue. Zorionoak! Benetan. Ni ere, orain arteko guztietan bezala, Bergarako saioan egon nintzen, eta argia joan zeneko momentu hura bizi izan nuen. Nik ordea ez neraman aparagailu elektronikorik ez eta autonomia luzeko mp3rik. Baina zin dagizuet, momentu hori ez zaidala sekula ere ahaztuko, berriro inoiz entzuten ez baditut ere. Momentua bizi beharrekoa izan zen, bapatekoa. Bertsoa bezala. Bertsoa horrela bizi behar delakoan nago. Momentuko genialidadea, sorpresa, sustoa...momentuan. Bertsozaletasuna indartzen eta hedatzen ari den honetan, eta sare sozialen garaiotan, bertsoa bertsoa da. Ni neu, orain arteko txapelketako saio guztietara joan naiz, eta zinez diot, ez dut interneten ezer faltan bota. Aitzitik, sarean txapelketari buruz dagoen guztia ikusteko denborarik ez, eta penaz nabil. Hori bai, txapelketaren errusiar mendiko bagoia finalaurrekoen fasean hartu nahi duenak, eserlekuari ondo heldu eta ez erortzeko bapatean ordurarteko bidaiaz guztia jakin nahi baldin badu, dagoen guztia gutxi irudituko zaio, ziur! Bertsoa bertatik bertara bizi behar baita! Lehenago inoiz ez bezelako presentzia dauka Txapelketa Nagusiak interneten. Bertsolaritzak, ezagutzen den 300 bat urteko historia dauka. Internet bidezko sare sozialak gaztetxoagoak direlakoan nago, eta uste dut Bertsolaritza eredu dela garai berrietara egokitzearen kontu honetan. Sare sozialetan presentzia handiagoa heduko da, lasai! Berandu barik, datorren urtean Bizbaiko Bertsolari Txapelketa dator, eta gogoratu; botasarean.biz webguneak euskarazko webgunerik onenaren saria jaso zuen. Gainera, Internetetik harago ere badago mundua, eta Bertsozale Elkarteak hamaika arlotan egiten duen lana erdugarria da (ez diot nik). Ni txapelketarkin gozatzen ari naiz eta oso pozik nago! #8. Baina 'barkatu' zein hitz hutsa den heriotzaren aurrean...erral ¦ 2009-11-17 ¦ 21:35Hemen botatakoak ikusita eta sortu zen "oihartzuna" ikusita (Patxi ETB3n ikusi nuen gai hau komentatzen), joan den asteburuko saioak Interneten ikustea espero nuen, baina ez da horrela izan. Ez du inork grabaziorik jarriko? Bergara eta Gasteizko saioen mp3 luzeak deskargatu eta Bergarakoak bertsoz-bertso zatikatuta dittut, Gasteizkoekin ere berdina egiteko asmoa nuen. Ah eta Twitter bidez ere egon zen jarraipen moduko bat, bai larunbatean eta baita igandean ere: #9. Info7n saio guztiak zuzeneanamaia ¦ 2009-11-18 ¦ 15:41Info7 irratia zuzenean ari da eskaintzen saio guztiak, eta finala ere hala eskainiko du. Interneten helbide honetan entzun dezakezue: Kalitate baxuan , ertainean edo handian( Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagobertsolaritza gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|