|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Txotxolo eta txilibituez© cc-by-sa Maite Goñi ¦ 2009-11-12 ¦ 08:04 ¦ letrak-sare-kantoitikEgun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, Xabier Mendiguren Elizegik egin zidan erronka, Gaurko Hitzan irainak ipintzekoa. Nik baietz esan, eta hark paperezko mahai-zapi batean hamar irain idatzi zizkidan: zokor-mazo, basakristau, txatxu, txepel, txilibitu, matxarda, marimaistra, pepelerdo, zikinbrillo eta lerde-jario. Pixkanaka-pixkanaka argitaratzen joango nintzela esan ez nion, ba!
Ziur asko ahaztuta nagoela edo emandako hitzak haizeak eraman zituela pentsatuko du. Kontua da etxera etorri eta saiatu nintzela horietako bakarren batetik tira egiten, baina ez nien nondik heldurik ikusi: definiziorik topatu ez, edo hitzek beste esanahi bat zuten eta irain gisa ez zeuden hiztegietan jasota. Mahai-zapia gorde egin nuen badaezpada ere. Egunotan berreskuratu egin dut egiteke nuen ataza, eta, hala, euskarazko irainak bilatzeari ekin diot. Ez pentsa gauza gehiegi topatu dudanik: belarrimotz, txotxolo, umemoko, finolari, malmutz, txolin... Txotxolo: izond. Bizk. Buruarina, inozoa (bereziki, gizonezkoez mintzatuz erabiltzen da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Txepel: izond. 1. Egoera zail samarretan erraz atzera egiten edo kikiltzen dena; adorerik edo ausardiarik ez duena. 2. Gatz eta piperrik gabea; motela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Nolanahi ere, guztiak irain leunak iruditu zaizkit, ez oso laidogarriak. Akaso izango da guztiz haserre gaudenean, gaztelaniara pasatzen garela. Batek daki! Zuen onetik aterata zaudetenean eta barrenak hustu nahi dituzuenean, botatzen al duzue biraorik euskaraz? Erantzunak#1. Re: Txotxolo eta txilibituezXabier Eskisabel ¦ 2009-11-12 ¦ 08:33Ximaur puskea!!... #2. Re: Txotxolo eta txilibituezPernan ¦ 2009-11-12 ¦ 09:55Nahi duenak erabili dezake irudi hauek, "Gaurko Hitza"-koak direla, eta nonbaiten "Pernan" aipatuz. Eskerrik asko, Sustatu! #3. Re: Txotxolo eta txilibituezJosu Mendicute ¦ 2009-11-12 ¦ 09:59Ni konbentzituta nago euskaraz iraintzeko tresnak hedatu beharraz. Joxerra Garziak beti aipatzen du Mitxelenak esaten zuena: Hizkuntza aizkora da, eta aizkora ona da ebakitzen badu. Kirtena polita izatea ere komeni da, baina ez badu ebakitzen… Joxerra Garziaren azalpen batzuekin ikasi nuen nola iraindu euskaraz. Taula bat egitea baino ez da, Kike Amonarrizek azaltzen duena, baina berak Antton Olariagari ikasitakoa dena: Hiru zutabeen metodoaHiru zutabe osatu behar dira:
Gero, konbinazioak egitea da kontua: putre alfer ustela, asto zikin alaena, zakur zital halakoa...
Eta hemen ere konbinazio politak egin daitezke: lerde zaku nazkagarria, muki ontzi zikina, kaka kontainer ustela... Taula hauek Kike Amonarrizenak dira, EHUren Campus aldizkarian argitaratutako artikulu batetik hartutakoak dira. #4. Re: Txotxolo eta txilibituezSuperandoni ¦ 2009-11-12 ¦ 11:34Antzeko zeozer badago interneten Zentzurik ez duten esaldi zuzenak egiteko makina. Karkarkar. pd: sustatuk darabilen spammerren kontrako sistema maite dut ^_^ #5. Txotxolo eta chocholoJozulin ¦ 2009-11-12 ¦ 11:57Jose Luis
Corcuera ministro zelarik sonatu egin zen txotxolo hitza.
Chocholo esan zuen berak, kazetari batzuez ari zela. Baina orduan
euskaldunok ez genion ulertu berak ez zekielako txotxolo zer zen eta espainolek
ere ez zioten ulertu ez baitzituzten chocholo eta
chocholadas ulertu. #6. Re: Txotxolo eta txilibituezagonirena ¦ 2009-11-12 ¦ 14:32Ezin izan diot tentazioari eutsi eta hemen agertutako taulak baliatuz, irain sortzaile automatikoa egin dut. Hemen orria: http://agonirena.110mb.com/irainak/ Eguneko aipu gisa, norbaitek erabili nahi balu, hemen ausaz sortutako irain bat jasotzeko modua: http://agonirena.110mb.com/irainak/ausaz.php #7. Re: Txotxolo eta txilibituezJosu Mendicute ¦ 2009-11-12 ¦ 14:48Ze ona, agonirena!!! :-D hau poza!! hemen dauden zerrendekin gehiago osatu daiteke... eta ya demasa izango litzateke tresna hori webguneetan txertatzeko kodigo bat :p #8. Re: Txotxolo eta txilibituezagonirena ¦ 2009-11-12 ¦ 16:56Txertatzeko... #10. Re: Txotxolo eta txilibituezJozulin ¦ 2009-11-12 ¦ 19:221000 esker, zahi katilu ugertsu halakoa! ^_^ #11. Hitz gordinakUrtxintxa ¦ 2009-11-13 ¦ 08:35"Lagunarteko Hizkerarekin Jolasean": http://www.urtxintxa.org/antbuspre.asp?cod=2306&nombre=2306&nodo=&orden=True&sesion=14 programan erabiltzen ditugun hainbat hitz gordin aisia.net webgunean dituzue. #12. Re: Hitz gordinakUrtxintxa ¦ 2009-11-13 ¦ 08:44Ea oraingoan txukunago ateratzen zaidan: hitz gordin zerrenda hemen topatuko duzue #13. Re: Txotxolo eta txilibituezasier ¦ 2009-11-13 ¦ 09:33Beste liburu honetan ere badira hainbat irain eta hitz-joko: Alberto Telleriak gidatutako Berbeta berua liburuan. PDFa jaitsi daiteke webgunetik. #14. Irainen inguruan Euskadi IrratianSustatu ¦ 2009-11-13 ¦ 10:10Gaur ostirala 11.00etan Euskadi Irratiko Faktoria saioan Maite Goñik hitz egingo du irainen kontu honen gainean. #15. Re: Txotxolo eta txilibituezGoierritar bat ¦ 2009-11-13 ¦ 10:38Hona hemen irainez betetako kantu bat: #16. Re: Txotxolo eta txilibituezXubiri ¦ 2009-11-13 ¦ 12:39Gai honetaz badago liburu bat: BIRAOAK Nafarroan bilduak, Pamiela argitaletxeak ateratakoa duela bi urte, Patxi Salaberri eta biok egina (beste askoren laguntzarekin). #17. Re: Txotxolo eta txilibituezMaite Goñi ¦ 2009-11-13 ¦ 15:32Interesgarria handik eta hemendik ateratzen ari diren irain-sortak! Garbi dago, beraz, baduela nondik hasi euskaraz ere iraindu nahi duenak. Hemendik aurrera, gainera, irain sortzaile automatikoa eta guzti!!! Oso ona, agonirena! ;-) #18. Re: Txotxolo eta txilibituezLux ¦ 2009-11-18 ¦ 17:49Gure aita zenarentzat inori (gizaseme bati) bota ziezaiokeen irainik irainea "gixaixo" zen, giza gaixo hori madarikazioa zen "gizajo" ez bezala. Txotxolo eta txilibituen irenen alorrean, "alua" , "alubita"... astazakila, astapotroa, astakirtena, kaikua eta antzekoak gogoan ditut. #19. Re: Txotxolo eta txilibituezagonirena ¦ 2009-11-20 ¦ 14:13Orain gogoratu dut... Etxarrin, gure amona zenak ez zuen jasaten gure amak gutako bati "xeru" esatea. Arrazoia: Ba omen ziren Etxarrin "Xeru" eta "Aingeru" bezala ezagutzen ziren adimen urriko mutiko bi. #20. Re: Txotxolo eta txilibituezjosu ¦ 2009-11-21 ¦ 18:55Vaya Semanitakoak konturatu ziren irain faltaz, baina lagundu beharrean, horri barre egin zioten españolez. Hemen: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Letrak Sare KantoitikLetrak Sare Kantoitik Anjel Lertxundiren ideia bat da, 1996an idatzi zuen Letrak kale kantoitik liburuaren jarraipen digitala, jendearen ekarpenekin osatu nahi duena. Bere blogean ekin dio lan horri, eta hemen ere osatuko du. Baina sare kantoi honetan beste osagarri batzuk ere badira, Maite Goñi eta Markos Gimenorenak.
Gaurko Hitza: Maite Goñi irakaslearen blog-ideia, egunero euskarazko hitz bat aipagai. Ekarpenak: gaurkohitza@sustatu.com #Hitzokei: Markos Gimenoren jokoa, asma ditzagun berbak denon artean. Ekarpenak: Twiterren #hitzokei etiketa jarrita edo hona idatzita: hitzokei@sustatu.com Albiste gehiagoletrak-sare-kantoitik gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|