Itzuli orri nagusira Bidali hau

Software librearen ezarpenerako Bulego Tekniko bat sortuko du Eusko Jaurlaritzak

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-11-06 ¦ 12:35 ¦ herri-administrazioak

Eusko Jaurlaritzak eta ESLE Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak akordio bat erdietsi dute elkarlan hitzarmen bat gauzatzeko, eta software librearen ezarpenaren alde Bulego Tekniko bat sortzeko. Espainiako Asolif elkartea ere tartean da, Software Libreko Elkarteen Federakuntza. Formalki, azaroaren 24an sinatuko da hitzarmena, Idoia Mendia sailburu eta bozeramailea izango delarik Jaurlaritzaren ordezkaria.

Erref.: Software librearen ezarpenerako Bulego Tekniko bat sortuko du Eusko Jaurlaritzak (www.basques.euskadi.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Software librearen ezarpenerako Bulego Tekniko bat sortuko du Eusko Jaurlaritzak

Desplazatua ¦ 2009-11-07 ¦ 09:41

Aralarrek legebiltzarrean egindako ekimena, software librea sustatzearen aldekoa, eztabaidatuko da eguaztenean Hezkuntza batzordean. Talde sozialistak osoko bilkura egin dio ekimenari. Urriaren 21ean aurkeztu zuen zuzenketa erroldan, Idoia Mendiak Bulego Tekniko hori iragarri baino astebete lehenago, baina hitz ere ez du aipatzen testuak horretaz. Bakar-bakarrik gobernuak egindakoari babesa adierazteko testua da "Eusko Legebiltzarrak ontzat jotzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hartu duen erabakia, Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan abio bikoitza eta software libreko programak dituzten ordenagailuak jartze aldera. Era berean, ontzat jotzen du irakasleei batez ere software libreko programei buruzko prestakuntza emateko haren konpromisoa". Hasierako ekimenak zera eskatzen du: Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio software libreko ordenagailuak izan daitezela Hezkuntza Departamentuak, aurrerantzean, ikastetxe-sarean, bai ikasleentzat zein irakasleentzat, jarriko dituen ordenagailuak, marka jakineko softwareak espresuki zehaztu barik. 5.mailako ikasleentzako miniordenagailuak jartzeko erabakiaren ondotik egin zen ekimena. Eztabaidak zer emango duen ikusteko dago.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz