|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Iaz baino %143 orrialde gehiago ikuskatu dira aurtengo urrian Sustatun© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-11-06 ¦ 07:43 ¦ sustatuTarteka egiten dugun bezala, geure estatistikei erreparatu diegu. Aurreko hilabetea, 2009ko urria, zerbaitekin konparatu behar eta iazko urriarekin alderatu dugu. Datu orokorrak:
Beraz, bisitari gehiago, bisitak gehiago, ikusitako orri gehiago, baina webgunean bisita bakoitza lehen bezalakoa da, bi minutu eta erdikoa. Fidelizazio maila ez da aldatu, itxura batean. Google Analytics sistemak ematen dizkigun datuak dira artikulu honetakoak. Bisiten jatorria:
Referrer edo beste toki batzuetan eskaintzen dizkiguten esteketatik datozen bisitak: 9.600 (%93 gora).
Eta urriko albisterik klikatuenak:
Aurrekoan argitaratu genuen estatistika sortan, Twitter eta Facebook-ek bisitetan zuten eragin hazkorra komentatu genuen. Urriko estatistiketan ere ikusten da hori, baina efektu hau hobeto ezagutzeko neurgailuetan aldagai berriak sartu genituen urriaren erdialdean. Hortaz, urrikoak barik, azaroko estatistikak emango digu sare sozialetako argazki zehatzago hori. Erantzunak#1. Re: Iaz baino %143 orrialde gehiago ikuskatu dira aurtengo urrian SustatunJabi ¦ 2009-11-06 ¦ 09:57Eskerrik asko Sustatu estatistikak hain garden erakusteagatik eta zorionak. Erabilitako nabigatzaile (Firefox, Explorer, ...) eta hizkuntzaren datuak eman ditzakezue? #2. Nabigatzaile eta ordenagailuen datuakSustatu ¦ 2009-11-06 ¦ 11:50Jabiri erantzunez, hementxe azken hilabeteko datuen laburpena: Nabigatzailea
Sistema operatiboa
Nabigazio hizkuntza:
Pantaila
Laburbilduz eta alderatuz 2007ko datuekin alderatzen badugu:
#3. Re: Iaz baino %143 orrialde gehiago ikuskatu dira aurtengo urrian SustatunKavango ¦ 2010-02-05 ¦ 10:41Badakigu zergatik izan den: San Blas opil" hauengatik! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Sustaturen inguruan
Albiste gehiagosustatu gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|