|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Alakranako 3 arrantzale, Somaliako bi atxilotuen familien esku© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-11-05 ¦ 13:22 ¦ politikaPiratek tripulazioko 3 kide hartu eta Somaliara eraman dituzte. Espainian espetxean dauden bi piraten familien eskuen daude orain 3 arrantzaleak. Alakranako beste arrantzale baten emazteak hitz egin du Radio Euskadin. Dagoeneko edateko moduko urik ere ez omen dute, esan duenez. Erref.: Alakranako 3 arrantzale, Somaliako bi atxilotuen familien esku (berria.info) Erantzunak#1. Badakigu non dauden eta ondo daudela ere baiSustatu ¦ 2009-11-05 ¦ 15:15Horixe da, komatxo artean, une honetan El Pais egunkariak sarean duen edizioan daukan izenburua. Baina ez dira bahitutako senide baten berbak, Carme Chacón Espainiako defentsa ministroarenak baizik.
El Mundo titular bera aurkitu dugu, baina komatxo artekoa norena den azalduta (hobeto, alegia). Chaconek aukerarik baztertzen ez dutela ere esan du: iradokiz beharbada Entzutegi Nazionalak kartzelara bidali dituenak askatuko dituztela? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|