|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Android Encounter 09 Miñaon© cc-by-sa Gari Araolaza - Tagzania ¦ 2009-11-05 ¦ 15:02 ¦ telefonoaDatorren asteartean hilak 10 ospatuko dugu Arabako parke teknologikoan, Miñaon, Android Encounter 09. Goizez izango da eta doakoa. Oraindik tokia dago! Aprobetxatu izena emateko: Android Encounter 09 Zer den AndroidAndroid, Linuxen oinarritutako sistema eragile bat da, Googlek asmatu duena sakeleko telefono eta antzerakoetan erabiltzeko. Edozein telefono markak Android erabili dezake, eta horrela, tresna hauentzat egiten diren edozein aplikazio erabiltzeko modua izango dute. Astearteko saioaAstearteko saioa Proyelia eta CodeSyntax enpresen artean antolatu da. Helburua, sistema eragile honen zabalkundea bultzatzea da, horren gainean aplikazio eta erabiltzaile gehiago izan ditzagun. Hitz egingo dutenen artean, Alvaro Fuentes azpimarratzekoa da, Open Handset Alliance-koa . Gainera, inguruan Androidekin gabiltzan enpresen bilgune izango da asteartekoa, han izango dira Proyelia, CodeSyntax, Tagzania, I2Mapp, Elurnet eta Nebutek enpresetako ordezkariak. Izena emateko:Gogoratu doakoa dela saioa. Eman izena hemen: Android Encounter 09 |
Albiste gehiagoPortadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|