|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Hil dezagun Barbie© cc-by-sa Josu Mendicute ¦ 2009-11-07 ¦ 13:38 ¦ jokoakBarbie panpintxoek kritika latzak jasotzen dituzten arren, bistan da jendeak erosi egiten dituela. Barbie denda ireki dute Bartzelonan. Arrasaten Maritxu Kajoi egunean kartel hau agertu zen Barbie panpinaren argaltasunaren kontra:
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Fakafaka Beste kasu batzuetan umore beltzera jo dute, Barbietaz baliatuz elikadura-desordena parodiatzeko. Ez dakit Bartzelonako dendan Barbie panpinaren bertsio bulimikoa salduko ote duten... Sestaotar batek ateratako argazki hau aurkitu dut sarean, Barbie bulimikoa:
WTF! Rubalcaba ere Barbie panpinaren aurkaAlfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak uste du euskal hezkuntza-sistemak arazo bat duela "biolentzia gaitzesten ez duten gazteak daudenean". Twitterren Xabier Eskisabalek dio horren ondorioz dela orain den bezelakoa, eta Lendakaris Muertos taldearen Fuimos ikastoleros kantua erreferentziatu du. Baina, zer da ikastoletatik kendu beharrekoa? Barbie, noski! Barbie borroka!
|
Albiste gehiagojokoak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|