Itzuli orri nagusira Bidali hau

#Hitzokei: Haginlarira, Kantabria, Tripi-tixa, ...

© cc-by-sa  Markos Gimeno ¦ 2009-10-29 ¦ 07:52 ¦ letrak-sare-kantoitik

Hitzokei ekimena, ekimen kolektibo izateko xedez sareratua izan zen. Twitter bidez, gero eta gehiago dira berbak sareratzen dituztenak, eta hitzokei@sustatu.com postontzian ere trafikoa hasi da. Twitter-en bilatzailearen memoria arazoak konpontzen badituzte, egunen baten, #hitzokei etiketa bilatuz hiztegi kolektibo osoa bistaratuko genuke. Momentuz ezin da hori lortu. Hutsune hori betetzeko asmoz, Mikel Iturbe blogariak wiki bat sortu du Hitzokei hiztegia biltzeko, wiki txukuna, hitzokeiak alfabetikoki ordenatuta dituena, autoreen aipamenekin, eta ekarpenei irekia. Txalogarria. *Al turrķn!* Gaurko selekzioa kantari dator, horra hor:

Publizitatea

HAGINLARIRA: Hortzak kentzera kantari goazenean (@inakiolano)

KANTABRIA: herrialde abeslaria (@smuakr)

LAREDO: Kanta-briako hiriburua (@smuakr)

TRIPI-TIXA: 1. Akordeoi itxurako pilula 2. Dantza folkloriko aluzinogenoa (@Pernan)

TXATXATXAPELDUNA: dantzaririk trebeena, epaimahaikoen arabera (@smuakr)

RASTAFARY: (iz.) Jamaikan sortutako mugimenduko jarraitzaileen eguneko azken otordua, non jaungoikoari otoitzak eta Jose Luis Canteroren kantuak tartekatzen diren. (Oier Gorosabel Larraņaga)

Eta irudiarekin nabarmendutakoa:

EPO ITAITA YE: Dopina umetatik sustatzeko euskal pailazo diabolikoen kanta. (@axiomaxio)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Letrak Sare Kantoitik

Letrak Sare Kantoitik Anjel Lertxundiren ideia bat da, 1996an idatzi zuen Letrak kale kantoitik liburuaren jarraipen digitala, jendearen ekarpenekin osatu nahi duena. Bere blogean ekin dio lan horri, eta hemen ere osatuko du. Baina sare kantoi honetan beste osagarri batzuk ere badira, Maite Goņi eta Markos Gimenorenak.

Gaurko Hitza: Maite Goņi irakaslearen blog-ideia, egunero euskarazko hitz bat aipagai. Ekarpenak: gaurkohitza@sustatu.com

#Hitzokei: Markos Gimenoren jokoa, asma ditzagun berbak denon artean. Ekarpenak: Twiterren #hitzokei etiketa jarrita edo hona idatzita: hitzokei@sustatu.com