Itzuli orri nagusira Bidali hau

Afganistanen bonbak jaurti ondoren, familiarekin afaltzera

© cc-by-sa  Mikel Iturria ¦ 2009-10-26 ¦ 08:02 ¦ teknologia

Ander Izagirre kazetariaren bidez izan dut bideo honen berri. Berak fogonazos izeneko blogetik jaso du: Bombardeo en Afganistán y después a cenar a casa. Lau minutu pasatxoko bideo beldurgarria.

Publizitatea

Kontua da bonbak botatzen dituztenak Estatu Batuetan daudela, Las Vegasko iparraldean dagoen Creech basean. Eta hildakoak, berriz, Afganistanen. Urrutiko kontrol bidez maneiatzen dituzte abioiak eta bonbak.

Erantzunak

#1. Re: Afganistanen bonbak jaurti ondoren, familiarekin afaltzera

Ibnamzer ¦ 2009-10-27 ¦ 10:21

Gerra birtuala bonbak jaurtitzen dituenentzako eta gerra erreala, gordina, gorri-gorria bonbak pairatzen dutenentzako.

Gero familian afaldu, eta egunen batean lana etxera eramanen du, bertan ere egiten ahal duelakoz, eta gainera seme-alabeei erakutsi ere nola "jolasten" den demokrazia yankiaren alde. Azken hauek ongi ikasi eta beste salbatzaile promozio bat aterako da. Izan zaitez marine etxetik atera gabe!!!!!!!.

Bestalde, Xabier Silveiraren exzentrizidadeek 32 erantzun eragiten dute, bideo beldurgarri honek, berriz, nirea besterik ez. Obamaren aldeko "gora Obama" hark arrakasta itzela lortu zuen. Afganistango sarraskiak, ordea, ez omen du interesik sortarazten. No comment!!!!

#2. Re: Afganistanen bonbak jaurti ondoren, familiarekin afaltzera

xabier ¦ 2010-01-29 ¦ 12:05

Lotsagarria eta beldurgarria aldi berean. Kontuan izanik AEBtako askok (soldadu eta ejerzituko buruak tartean) duten ezagutza geografiko sakona, egunen batean geuri eroriko zaizkigu bonba horiek gainera.

Familia eredugarriak, zalantzarik gabe. Seme-alabek (semeek bereziki) jasoko dute aitarengandik bideo jokoetan jokatzeko zaletasuna, eta denak harro eta pozik. Pantailako martzianitoak ez dira CNNn edo Fox-en agertzen eta.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz