|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet GripeA eta txertoak© cc-by-sa Josi ¦ 2009-10-22 ¦ 09:57 ¦ osasunaGripeA dela eta, gizartean zabaltzen ari diren izua eta beldurraren aurrean, horrelako denuntziak zabaltzen ahalegindu beharko ginateke. Kataluniako monja/mediku honek, gertatzen ari denari buruzko denuntzia garbia egin ondoren, bi idei nagusi botatzen ditu. Hartu denbora eta lasai ikusi, merezi du eta! Erref.: GripeA eta txertoak (vimeo.com) Erantzunak#1. ZabalduTxopi ¦ 2009-10-22 ¦ 10:13Zabaldun aipatu zen bezala, bideoak ordu bateko iraupena du eta monjak aipatutako dokumentua irakurgai dago (katalanez, gaztelaniaz, italieraz, alemanieraz eta ingelesez). Nik ere ikustea merezi duen bideoa dela uste dut (baita dokumentua ere). #2. Re: GripeA eta txertoakemetaeme ¦ 2009-10-22 ¦ 19:27Baxter-en auzia salatu zuen kazetariari egindako elkarrizketa be ikusgai dago youtuben, gaztelaniazko azpitituloekin. ikusteko modukoa !!Jane Burgenmeister da kazetariaren izena. bilatu ta ikusi!!!1 #3. Re: GripeA eta txertoakSustatu ¦ 2009-10-23 ¦ 11:31Emetaeme: Youtubeko zein bideo zehatzetaz ari zaren ez dakigu, baina Burgenmeister delakoa Vimeoko bideo honetan aurkitu dugu. Ingelesez gaztelaniazko azpidatziekin. #4. Re: GripeA eta txertoakTxopi ¦ 2009-10-23 ¦ 13:22Emetaemek aipatzen duen bideoa ia seguru Vimeoko berdina dela, bideo hau hain zuzen. Hala ere, nik pertsonalki ez dut monja katalanaren besteko seriotasunik ikusten Jane Burgenmeister-ek jarritako salaketan eta ateratzen dituen ondorioetan (birusa artifizialki sortua izan dela, txertoaren bitartez munduko biztanleriaren gehiengoa akatzeko plan eskutu bat dagoela). Konspiranoikoa iruditzen zait oso. Bideoan bertan, bere hitzak nahiko neurtzen baditu ere, Rockefeller-ekin sartzen berotzen denean, bideoa muntatu zutenak moztu egin zuten (kasualitatea? emakume honek egindako salaketa luzea irakurri ondoren, nire ustez ez). Honen inguruko eztabaida luze bat Zabaldun. Bertan irakur daitekeenez, badira sinesgarriak iruditu daiztezkeen bideo gehiago baina gero frogetan oinarritu gabeak direnak:
Nire gomendioa: ez fidatu inortaz, A gripearen inguruan eskizofreniko eta manipulatzaile dexente bait dabil. Zentzuzko frogarik gabe ezin da gertakari bat egiazkotzat hartu, bestela Jane Burgenmeister-ek egiten duen bezala, hainbat empresa (Baxter, Novartis, Sanofi Aventis), erakunde (Munduko Osasun Erakundea, Nazio Batuen Erakundea) eta pertsona ospetsu/garrantzitsu (Barack Obama, David Nabarro, Margaret Chan, Kathleen Sibelius, Janet Napolitano, David de Rotschild, David Rockefeller, George Soros, Werner Faymann, Alois Stoger) historiako genozidio handiena egiteko plan sekretu bat aurrera ateratzen ari ditela pentsatuko dugu. Egian ote? Ez dakit baina dauden datuekin hori frogatutzat ematea zuhurtzia gabezia grabea iruditzen zait. Interes ekonomikoak daude txerto horren atzean? Noski baietz, gauza gehienen atzean bezala. Munduko Osasun Erakundeak egin dituen gauza batzuk nahiko harrigarriak direla? Baita. Baina froga gabe ezin dugu bota pandemia bat eraginarazi nahi denik, ezta txip-ak sartu nahi dizkigutenik, ezta erru guztia Bildeberg taldearena denik, ezta munduko elitea gizaki erdi narrastiak direnik, eta abar. Ondorioak frogekin atera behar dira eta nik dakidala monja hau frogetan oinarritzen da. Beste guztiak ikertzeko gaiak edo denbora pasatzeko ipuinak. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoosasuna gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|