Itzuli orri nagusira Bidali hau

Tintinen abenturak Donostian

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-10-20 ¦ 11:52 ¦ komikia

Artista anonimo batek Tintin en Donostia irudi sorta egin du. Flickr-en daude Tintinen portada apokrifoak eta Donostiako taberna batean ere bai erakusgarri.


Baimenarekin, © Tintin en Donostia

Publizitatea

Egilea Donostiako diseinatzaile grafikoa da, eta agentzia batean ari da lanean. Hala ere, nahiago du anonimo jarraitu, ez baitago oso seguru zer gertatu daitekeen "Hergé":http://eu.wikipedia.org/wiki/Herge marrazkilariaren oinordekoek egile eskubideen kontua aurpegiratuko baliote. Eskuz egindako marrazkiak dira, eta une honetan Iratxo tabernan kopiak daude erakusketa batean.

Irudietako batzuetan, Tintinen abenturetako benetako azalak berregin ditu, Santa Klara uharteko misterioak erreferentzia argia egiten dio beste honi.

Egileak beste erakusketa batzuk egiteko asmoa du beste taberna batzuetan, eta sortan ale berriak izango dira gainera: Tintin Santo Tomasetan, Tintin eta Olentzero... Datorren urtean, agian kamisetak ere bai.

Marrazki gehiago egiteko, egileak jakinarazi dio Sustaturi izenburu eta kokapenen proposamenak jasotzeko prest dagoela.

tintin_kontxa1.jpg 71KB (73099 byte)

Erantzunak

#1. Donostiako Iratxo tabernan ikusgai

iturri ¦ 2009-10-21 ¦ 00:34

Chez loveof74 irakurri dugu erakusketa bat duela Donostiako Alde Zaharreko Iratxo tabernan

Erakusketa gehiago egiteko asmoa ere ba omen dauka, baita datorren urterako kamiseta sorta bat egiteko ere.

#2. Re: Tintinen abenturak Donostian

Eneko ¦ 2009-10-21 ¦ 08:38

Kontuz, jakinda Hergéren eskubideak dauzkan Moulinsart argitaletxea nolakoa den Tintinen lan apokrifoekin eta irudiak erabiltzearekin... Ikusi beheko bi estekak:

http://www.lacarceldepapel.com/2008/08/18/otra-vez-con-tintin-y-el-loto-rosa/

http://www.lacarceldepapel.com/2008/08/24/moulinsart-aprieta/

Donostiako portada hauena oso gai polita izan da, baina ea ez den ezagunegia bihurtzen, bestela agian arazoak izan ditzake egileak...

#3. Re: Tintinen abenturak Donostian

Eneko ¦ 2009-10-27 ¦ 08:46

Egunkari baten, anonimatotik irten da sortzailea: Oscar Alonso.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz