|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Xabier Silveiraren potoak eta haserrea© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-10-19 ¦ 19:30 ¦ bertsolaritzaBertsolari txapelketako atzoko Zarauzko sailkapen saioan, Xabier Silveirak jasandako dezepzioa eta haserrea (oholtzatik salto egin eta alde, bere puntuaketa jakin zuenean) nabarmendu ziren, kronika batzuen arabera. Kartzelako gaian hiru poto egin zituen Silveirak, eta hori gogor zigortu zuten epaileek. Eguneraketa, 19.30. Erantzunetan utzi diguzuen Euskaltubeko bideo honetan Silveirak barkamena eskatzen du. Oholtzako saltoa ere ageri da. Pare bat kronika, saio osoa baloratzeko, Argia.com-en eta Bertsoa.com-en. Silveirak txukun egin zuen bere lana azken ariketa iritsi arte, kartzelakoa. Horretan, azkeneko tokatu zitzaion, eta ordubete egin zuen taulatik aparte, beste guztiak kantatu bitartean. Eta egokitu zitzaion gaia, eta hiruna bertso bota zituen, eta hiruetan egin zuen poto bana Silveirak. Publikoan baten batek pentsatu zuen nahita ere egin ote zuen, ikusita aurretik Txapelketako antolakuntzarekin tirabiraren bat izan duela, baina ez, ez dirudi halakorik izan zenik: puntuak jaso aurretik, agurra ere kantatu zuten bertsolariek, eta han Silveirak normal eta egoki eman zuen agurra, ez zen protesta zantzurik izan, ezta egindako potoen aipurik. Deskuidoan eskapatu zitzaizkion hiru poto, eta konturatu ere ez zen egin. Ondoren, puntuaketak jakiteko garaia iritsi zen. Lehen sailkatutik hasi ziren, eta Iker Zubeldia lehena. Silveira, berez urduria, are urduriagotzen hasi zen taulan zain zegoela. Gero, bigarrena, hirugarrena... Bosgarren postua eman zion puntuaketa jakin zuenean, Silveirak oholtzatik salto egin, eta hanka egin zuen. Agian berak ere mamuen susmoa izan zuen, zantzu guztien arabera ez baitzen jakitun une horretan poto egin izanaz. Bertsoa.com-ek dioenez, ondoren kazetariekin egotera itzuli zen, jakin zuenean zer gertatu zen, hiru poto horiek zigortu zituztela epaileek oso zorrotz. Hauexek izan ziren puntuaketak.
8ko handia 8ko txikia Puntu-erantzunak 10eko txikia Kartzela Denera Erantzunak#1. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaGorri ¦ 2009-10-19 ¦ 13:17Atzo bertan nintzen, eta ez zitzaidan batere gustatu Xabier Silveirak egin zuena. #2. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaNiñotas Enbrita ¦ 2009-10-19 ¦ 14:13Ni ere han izan nintzen, eta zeozer argitu nahi nuke: Silveirak antolatzaileei, eta berarekin oholtzan izan ziren bertsolariei eskatu zien barkamena berriro ere kiroldegi barrura itzulita. Eta barkamena eskatu ostean, hitz egin zuen komunikabideen aurrean. Hortik aurrera, bere asteroko zutabean barkamena eskatu behar duen edo ez, ez dut nik esango, baina zuzenean eskatu beharrekoei, nik uste eskatu ziela. #3. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaGorri ¦ 2009-10-19 ¦ 14:58Pozten naiz antolatzaileei eta lagunei barkamena eskatu bazien. Han elkartu ziren entzule gehienak ez ziren enteratuko, ordea. Adierazpenak egingo zituen arren, gutun bat idaztea (edo zutabe bat) jende gehiagorengana iristeko modua iruditu zait, besterik gabe; izan ere, denok ez dugu izango Hitzetik hortzera ikusteko modurik. #4. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaitxurakeriari STOP ¦ 2009-10-19 ¦ 17:31eta zer? Hamen bakoitzak ezin dau eraman nahi daben kamiseta ala? Edo ezin du erabili aukera nahi duenari nahi duena esateko. Edo danok, politikoki zuzena den itxura eraman behar dogu? Zer da ba, lan elkarrizketa bat ala? #5. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaGorri ¦ 2009-10-19 ¦ 19:11Kamiseta jantzita eramateko aukera zuen, atzokoa ez zen lan elkarrizketa, baina gehiago ematen zuen banderola edo amuleto baten moduan zeukala, harro-harro erakusteko, mendizaleek ikurrina (edo sponsorraren banderatxoa) gailurrera daramaten bezala. Orain bakarrik falta da bakoitzak bere kapritxoak eramaten hastea: batek amonak emandako kandela piztea han bertan, besteak ipurdiazpirako kojin bat eta hirugarrenak Cindy Crawforden posterra. Eta nahi zuena esateko aukera izan zuen, horretarako daude eta hasierako eta bukaerako agurrak. #6. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreajosu ¦ 2009-10-19 ¦ 19:21Bideo honetan, Silveira barkamen eske: #7. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreamaik ¦ 2009-10-19 ¦ 21:31Ba niri guztiz jarrera humaoa iruditzen zait, eta zer esanik e ondorengo bideoan barkamena eskatzen duenean duen hitzegiteko modua. Damutua, mindua, bere buruarekin haserretua... Silveira ez da nire bertsolari gustukoena, baina bideo horretan oso tipo jatorra iruditu zait. Aupa Xabi, lau urte barru pasako haiz! #8. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaTokaio ¦ 2009-10-20 ¦ 06:52Portatu haiz, Xabi! Aitorpen zintzoa. #9. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaNafarra ¦ 2009-10-20 ¦ 08:32Aupa Xabier orain eta beti zurekin!! #10. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaHaizea ¦ 2009-10-20 ¦ 08:42Denok ez ditugu berdin kontrolatzen emozioak eta haserreak. Ez dut Silveira pertsonalki ezagutzen, baina badirudi bat-bateko erreakzioak kontrolatu ezin dituen horietakoa dela. Hori erakutsi zigun larunbatean Zarautzen. Nahi duena egiteko askatasun osoa du, baina une hartan erakutsitako errespetu falta, aspaldian ikusi dudan handiena. Hainbeste plaza egindako bertsolari batek, oholtzari eta publikoari beste errespetu bat zor diola jakin beharko luke. Irazu ere, antza, ez ei zen oso pozik geratu emandako puntuazioarekin, sustoa hartu omen zuen, baina erreakzioa oso bestelakoa. Horra, diferentzia. Silveiraren barkamena etorri da, publikoki egin du gainera. Hori ere ez du edozeinek egiten. Eskertzekoa!. #11. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaJatsu ¦ 2009-10-20 ¦ 09:17Aurreko gauean Tabakaleran izan zen, Gaztezuloko 100.alea ospatzen, bertso vs rap saio batean. Tabakaleran behintzat Iñaki Viñasprerekin batera, ironiaz josi zituen raperoak, naiz eta hauek nahiko modu agresiboan erantzun zuten. Polita izan zen. #12. Bideoaren jatorria: Hitzetik Hortzera programaSustatu ¦ 2009-10-20 ¦ 09:47Hitzetik Hortzera programatik deitu dute Sustatura bideo hori euren programakoa dela zehazteko. Emanaldia ez da izan oraindik, ostegunean izango da ETB3n, baina atzo Facebook-era aurrerapen hau igotzea interesgarria izango zela pentsatu zuten. Nonbait handik lagun batek hartu eta Euskaltubera igo zuen, zabalkunde egokiago eta handiagoa emanez, Facebook errejistraturiko pertsonentzat baita. Horien artean bazaude, eta Hitzetik Hortzeraren soslaiaren jarraitzaile bazara, han ere badaude komentario batzuk. #13. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaniñotas barriro ¦ 2009-10-20 ¦ 11:30Eta arautegian non agertzen da amuletorik ezin dala eroan? eta nola zaude hain ziur inork ez duela kapritxorik eramaten? Kamiseta jantzita eraman zezakeen baina ez zuen eraman, eta? Kamiseta erakutsi zuen eta? Maradonaren kamiseta erakutsi beharrean Xabi Alonsorena erakutsi balu zer, espainola dela esaten arituko zen? eta Mikel Aranbururena erakutsi izan balu? Eta nor zara zu inori Marra Donea deitzeko? Beste batzuek presoen aldeko kamisetak eraman izan ditugu, eta? Kontua zer da, onaren eta txarraren gainetik jarri eta beste guztiak epaitzea? #14. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaFidel Ruiz ¦ 2009-10-20 ¦ 12:34Imajinatu bertsolariak zaretela (denek ez, batzuk izan bazarete eta...), une batez, eta imajinatu sekulako saioa egin duzuela, behintzat horren sentsazioa duzuela (hori zer den imajinatu ezin duzuenentzat, pentsatu loteria tokatu zaizuela boletorik erosi gabe)... eta bat-batean jakin jende kualifikatua (epaileak) ez daudela zuen sintonia berean... are okerrago, guztiz kontrako sintonian daudela... eta hurrengo loteria lau urte barru izango dela jakinik... #15. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaTxikerra ¦ 2009-10-20 ¦ 15:15Argi dago nork bere sentimenduak adierazteko modu ezberdinak daudela. Ez al da ba hobe, Silbeirak legez naturaltasunez jokatzea eta oker egin zuela ikusitakoan barkamena eskatzea atzetik ziztaka ibiltzea baino? #16. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaFabi ¦ 2009-10-20 ¦ 15:19Mundua erori ote da ba? Gaizki egin zuela uste dut nik, besterik gabe. Ta barkamenak ezertarako balio eztuela uste duenak, akatsik ez ote du egiten? Zergatik hitzegiten da tipo honetaz ainbeste eta ain errez?? Punta puntako beste bertsolari batzuen bizi pertsonalean arakatuko dugu? Errespetua??Mesedez... Gora Xabi!! ( baña ez adi izan ain makarra, hire buruak eskertuko dik gehien) #17. Grafika adierazgarria bertso saioa ulertzekoGoio Arana ¦ 2009-10-20 ¦ 15:21Josu Azpillagak bertso saioaren grafiko argigarria egin du:
#18. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaEusebio Ruiz ¦ 2009-10-20 ¦ 15:43Silveirak lekzio bat eman die ezizen bat erabilita aurretiazko gorrotoari bide ematen dieten guztiei. Hasteko, barkamena eskatzen duen pertsonari agur eta ohore, barkamena eskatu ostean foro honetan esan direnak arazo pertsonaletan oinarritzen dira eta ez egun horretan gertatutako ezertan. Zein barkamen gehiago eskatu behar du? Egaña bere lehen finalera finalaurretako azken saioan hiru poto eginda sartu zen, barkamena eskatu dute epaileek? #19. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaunai ¦ 2009-10-20 ¦ 16:10Maradonaren kamisetaren eta eszenatokiko jauzien azpian, atzean, aurrean... (igual dio) Xabier izeneko mutil bat dago. Animo Xabi! #20. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaBeste Xabi bat ¦ 2009-10-20 ¦ 17:16Gorka Azkaratek analisi interesgarria egin du Berrian, eta bat nator Gorkarekin. Hara zer dioen Silveirak egindakoaz: #21. Silveirarena Txapelketa Nagusiaren blog ofizialeanSustatu ¦ 2009-10-20 ¦ 20:27Txapelketa Nagusiaren blog ofizialean Ion Ansak ere artikulua idatzi du. Ez zaizkio gustatu Sustatun eta beste toki batzuetan agertutako titularrak. Berak bere mezuari eman dion izenburua honako hau da: Ikusle asko Zarauzko saioan. Hala ere, mezuan ez du horretaz askorik esaten, eta 13 parrafotatik 8 Silveiraren ingurukoak dira. #22. Epaileak ondo aritu ziren (nire iritziz) ZarautzenSebas ¦ 2009-10-21 ¦ 10:36Orain arteko saio guztiak entzun ditut, batzuk zuzenean (Zestoa eta Ustaritz) eta gainerakoak interneten bidez. Nik ere, guztiok bezala, baditut nire bertsolari gustukoenak eta batzuetan harritu egiten naiz puntuazioarekin baina Zarauzko saioarekin ez nintzen bat ere harritu. Nire irudiko saioa nahikoa kaskarra izan zen, bertso gogoangarririk gutxi eta erdipurdiko asko. Kontuz, ni ez naiz aditua, zalea baino ez naiz, horregatik esan dut nire irudiko, nire iritziz, nire gusturako. #23. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaIturri ¦ 2009-10-21 ¦ 11:40Iritziak iritzi, jakin nahiko nuke nor gogoratu zen igandean epaileetaz, nork esango dien animo eta jarraitu aurrera. Nork izango duen gogoa hurrengo txapelketan hor esertzeko jaso zutena jasota.Jendea horren aditua bada zergatik ez zituen 3 potoak harrapatu? Entzule denok egin beharko genuke autokritika eta ausnartu 6 kanporaketa epaitzea eta justizia banatzea zeinen zaila den. & kanporaketetan gai onak jartzea den bezelaxe. Zorionak nire partetik antolakuntza, gai jartzaile eta epaileei, egiten duten lan guztiagatik. #24. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaXabitxo ¦ 2009-10-21 ¦ 12:09Erabat ados Iturrik esandakoarekin. Sasiepaile eta sasiaditu ugari dago hemen, eta jakin nahiko nuke zenbatek dakien bertsoak nola epaitzen diren. Kuriositatea duenak "hemen":http://www.txapelketanagusia.eu/informazioa/epai-irizpideak/ du eskura txostena. #25. Re: Silveirarena Txapelketa Nagusiaren blog ofizialeanSustatu ¦ 2009-10-21 ¦ 12:24Hor gorago (#20) aipua utzi genuen atzo, mezu bat azaldu zela Txapelketa Nagusiaren blogean. Atzo han zegoen bai, baina gaur ez dago. Joxean Agirreren beste iruzkin hau topatu dugu igandekoaz. #26. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaAurori ¦ 2009-10-21 ¦ 15:34Sasiepaile eta sasiaditu ugari dago hemen dio Xabitxok... En fin! #27. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaIturri ¦ 2009-10-22 ¦ 10:34Aurorik esaten duenari tiraka, kontu batekin irekin nahiko nuke eztabaida. #28. Beste Iturri batMikel Iturria aka iturri ¦ 2009-10-22 ¦ 23:05Aibala! Beste Iturri bat ere badago-eta sarean. #29. (b)eroaldi eta barkamenaz haragojoseba ¦ 2009-10-23 ¦ 00:06xabierrek ez zuen zuzen jokatu eta barkamena eskatu zuen bere onera etorri bezain laister. egindakoak ez du bueltarik eta damua agertu duela bistakoa da. aurrera segi edo ez, silveira komunikatzaile eta bertsolari ona da. onentsuenetakoa. eta bertsolaritza ez da txapelketan amaitzen. ni gorka azkarateren analisiarekin guztiz bat nator. #30. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaUrak urri ¦ 2009-10-23 ¦ 08:42Nik ardotxo txuriaren iturriak nahi ditut... #31. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaFabi ¦ 2009-10-23 ¦ 21:39Bukaezinezko emaria du ene iturriak, edale finarentzat. Betor, ardotxo txuria edan gura lukeena... #32. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreamoni penny ¦ 2009-10-23 ¦ 22:25aupa! #33. Re: Xabier Silveiraren potoak eta haserreaM ieldo neko zanburrino. ¦ 2009-11-03 ¦ 15:20
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagobertsolaritza gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|