Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Profesionala: kontu galanta aterako zaizu!

© cc-by-sa  Goio Arana ¦ 2009-11-16 ¦ 11:16 ¦ wtf

Argazki bitxia erabili du Oiartzungo Unife kooperatibak saltzen dituen burdindendetako produktuen udazkeneko eskaintzaren berri emateko. Propaganda foiletoa, besteak beste, Azpeitia, Arrasate eta Abadiñoko Sein izeneko burdindendetan dago eskuragarri. Kontua da, horrelako denda batean egindako erosketak izateko zenbakiak beldurgarriak direla...

Publizitatea

Liburuxkaren azalean, Profesional izenpean, Kontuak aterako zaizkizu gaztelerazko leloa agertzen da eta hori guztia ilustratzeko, alderik alde, erosketa- tiketa berrikusten ari den pertsona baten atzamar puntak agertzen dira.


Argazkiak.org | Kontu galanta aterako zaizu! © cc-by-sa: goioarana

Argazkiko protagonistak dagoeneko berrikusita eta arkatzarekin ongi moduan markatutako erositakoaren batuketa 12.444,57 eurokoa da.

Eta, hori ez da okerrena. Berrikuspena bukatzen duenerako, eta zerrenda luze horretatik bakarrik osorik eta ondo irakurtzen diren prezioak kontuan hartuz gero, burdindendan egindako erosketa 110.228.874 euro ingurukoa izan da!

Kontu galanta inondik ere.

burdinda8_o.jpeg 32KB (33071 byte)

Erantzunak

#1. Re: Profesionala: kontu galanta aterako zaizu!

Galder ¦ 2009-11-16 ¦ 12:39

BEZ barne?

#2. Re: Profesionala: kontu galanta aterako zaizu!

Eneko Azkarate (SEIN) ¦ 2009-11-16 ¦ 15:41

Kaixo. Egia esan arrazoi guztia daukazu. Ederra lotsa. Gure kanpainak Burdindegi Kooperatiben Elkargoak egiten ditu eta guk aldatzen diogu portada eta kontraportada euskeratzeko. Kasu honetan kale egin dugu eta hortik aparte eurak aukeratutako argazkia ez da aproposa (pixkat fin esateko). Eskerrik asko ez da gehiago pasatuko.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook bidez erantzun

WTF: Weno, Tira, Faborez!

What The Fuck?! da WTF ingelesez, baina euskaraz backronimo batekin berrizendatu dugu: Weno, Tira, Faborez! Interneteko eguneroko saltsa diren zentzugabekeria horiek...

Atal honen zaindariak dira:

Zuen ekarpenetarako, #weno markatu Twiterren edo hona idatzi: wtf@sustatu.com