|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet HUHEZIk Digitalaia behatokia sortu du© cc-by-sa Joxe Aranzabal ¦ 2009-10-15 ¦ 11:45 ¦ irakaskuntzaMondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, ikerkuntza talde bat sortu du, Digitalaia, eta helburua du aztertzea teknologia digitalak zer harreman duen gure gizartearen hainbat arlorekin: unibertsitate aurreko irakaskuntza, unibertsitate irakaskuntza, hedabideak, euskara eta kooperatibak. Melbourneko UnibertsitatearekinHasteko, Digitalaia taldeak hobetsi du aztertzea zer harreman duten HUHEZIko ikasleek --eta baita irakasleek ere-- teknologia berriekin. Horretarako galdetegi bat prestatu du Melbourneko Unibertsitatearekin batera, aprobetxaturik Australiako unibertsitateak indarrean duen ikerkuntza proiektu bat, Educating the Net Generation, zeinaren bidez hobeto ulertu nahi diren natibo digitalen esperientziak eta nahiak teknologia berriei dagokienez. Azken batean, informazio horrekin hobetu nahi dira unibertsitate irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, beti ere teknologia berriak erabilita. Irailaren erdi aldean, 1. mailako ikasle guztiek bete dute galdetegia, bai Hezkuntzakoek eta baita Komunikaziokoek ere. Gauza bera egingo dute karreraren erdian eta bukaeran. Galdetegiaren emaitzak partekatu egingo dira Educating the Net Generation proiektuan diharduten unibertsitateekin. |
Albiste gehiagoirakaskuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|