|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Ezker abertzalearen kontrako operazioa LABen egoitzan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-10-13 ¦ 21:09 ¦ politikaBaltasar Garzon epailearen aginduz, ezker abertzalearen kontrako polizia operazioa hasi da gaur arratsaldez. LAB sindikatuaren Donostiako egoitza eta beste toki batzuetan gertatzen ari dira miaketak eta atxiloketak. LABen Igara auzoko egoitza horretan, bilera baten ondoren atxilotu dituzte Rufi Etxeberria, Arnaldo Otegi eta Rafa Diaz Usabiaga, LABeko buruzagi izandakoa. Hedabideek aipaturiko polizia iturrien arabera, Bateragune izeneko egitura politiko bat antolatu nahi izatea litzateke delitua, hori Batasuna berregitea izango litzatekeelakoan. Erref.: Ezker abertzalearen kontrako operazioa LABen egoitzan (www.gara.net) Erantzunak#1. RubalcabaIturri ¦ 2009-10-13 ¦ 21:48Paul Riosek idatzi zuen bere blogean duela aste batzuk Madrilgo bi kazetarik Rubalcabarekin izandako solasaldiari buruz. Eta, dirudienez, susmo horiek bete egin dira. Rafael Reig-en Hazme un poliedro apuntearekin gogoratu naiz ere: "Yo aprendo de los maestros. Aprendo de Herr Rubalcaba, nuestro inquietante cardenal Richelieu en zapatillas de andar por casa. Cuando hay un problema, ¿qué hay que hacer? ¿Buscar una solución? ¡Ni hablar! Basta con buscar una palabra que deslumbre y ya está". #2. Re: Ezker abertzalearen kontrako operazioa LABen egoitzanJonny ¦ 2009-10-13 ¦ 21:59Spain, do not save me! #3. Manifestazioa larunbatean Donostian, EAJ ere badoaEneko ¦ 2009-10-16 ¦ 12:25Euskal sindikatuen iniziatibaz manifestazioa antolatu dute bihar larunbata Donostian, 5etan Antiguoko tuneletik. #4. Re: Ezker abertzalearen kontrako operazioa LABen egoitzanNineu ¦ 2009-10-16 ¦ 16:34"PNVk ere anuntziatu du bat egiten duela" #5. Re: Ezker abertzalearen kontrako operazioa LABen egoitzanJosu ¦ 2009-10-16 ¦ 20:57Aizu, Nineu, Egia da askotan PNV erabiltzen dela euskaraz kutsu espainol bat emateko. Baina egia ere bada jeltzale askok normaltasun osoz erabiltzen dutela euskaraz PNV sigla. Esango nuke Egibarri sekula entzun diodala PNV lasai asko deklinatzen: "PNVk beti esan du..." edo halakoren bat. ANV ere euskaraz dexente erabili genuen bere garaian, eta ez EAE. Eta inork ez zuen (edo agian memoria txarra dut) antzeko salaketarik egin. Nik uste aldarrikatu beharra dagoela EAJ erabiltzea euskaraz, eta ez PNV, baina ez ditut horregatik eskuak burura eramaten. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|