Itzuli orri nagusira Bidali hau

Fakturak eta jakinarazpenak euskaratu

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-10-19 ¦ 08:40 ¦ hizkuntza-eskubideak

Blogari batek bilduma bat egin du: nola lortu fakturak eta komunikazioak euskaraz eman diezizkizuten zenbait enpresetatik. Errenta aitorpenarena ez da oso zehatza, ez baitu ogasun erakunde jakin bat aipatzen (lau daude Hego Euskal Herrian) baina gainerakoan oso oso praktikoa.

Erref.: Fakturak eta jakinarazpenak euskaratu (www.blogari.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Hizkuntza eskubideak

Sustatu ¦ 2009-10-19 ¦ 18:22

Atzo, mezu honekin batera, atal berria ireki dugu Sustatun: Hizkuntza eskubideak. Orain arte, Hizkuntza izeneko atal bat izan dugu, eta hor denetarik kabitzen zen. Gaietan zehaztea eta fintzea ondo etorriko delakoan...

Alderdi praktikotik begiratuta, esteka parea jarri dugu aldameneko zutabean. Euskaldun gisa, zure hizkuntza eskubideak ondo ez dituztela tratatu uste baduzu, webgune hauen bidez protesta bideratu dezakezu:

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Hizkuntza eskubideak

Euskaldun gisa zure hizkuntza eskubideak urratuta ikusi badituzu, honako zerbitzu hauetara jo dezakezu:

 

 Nabigatu euskaraz