Teknologia albisteak

Ordena zaharra vs. ordena berria

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Iturria
2009-10-10 : 12:10

Fareed Zakaria Newsweek aldizkariko editorea da, eta CNNko GPS elkarrizketa programako aurkezle, besteak beste. Munduko zati honetan ibili zen duela egun batzuk The Post-american World liburuaren promozio tourrean (honetan ere, besteak beste). Aktan jasotzeko moduko bat baino gehiago botatzen du tarteka Zakariak.

Promozio tourraren aukera hori ez zuten alferrik pasatzen utzi La Vanguardia periodikoaren kontrazaleko La Contra atalekoek. "Mundua antiamerikarra zen eta gaur jada postamerikarra da" esaldia nabarmendu dute tituluan bertan.

Esaldi azpimarragarri batzuk daude tarte horretan. Munduak dituen arriskuei buruz galdetuta, zera erantzuten du:

Benetazko arriskua ez da terrorismoa, boterearen mahaian etorri berriei tokia egitea baizik. Lege historikoa da: gora begira dagoen potentzia bat boteretsuen mahaian hartzen ez dutenean, dagoen mundu ordena lehertarazten saiatzen da eta berea sortzen
.

Komunikabideen etorkizunari buruz, berriz:

Alde egindako publizitatea, ez da bueltatuko. Eta lehen iragarkiek finantzatzen zutena, orain irakurleek pagatu beharko dute. (...) Irakurle gutxiagok gehiago ordainduko dute. Periodiko bat produktu oso garestia da, merkeegi saltzen zena dirulaguntza publizitarioagatik
.

Demagun Google iritsi berria dela. Gozoak daude Murdoch eta beste jauntxo batzuk berarekin. Newsweek atarian topatu dugu jauntxoen esaldi hau:

Beraiek (komunikabide taldeetako buruek) diote Google dirutza ari dela egiten beren edukiak inolako lotsarik gabe hartuz eta beraiek zuzentzen dituzten periodikoak negoziotik kanpo utziz.
.

Gauzak horrela: Google-k lehertarazi al du jada ordena zaharra?

Erantzun

Sartu