|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Dena ez da wonderful© cc-by-sa Mikel Iturria ¦ 2009-10-06 ¦ 16:26 ¦ aktan-jasoaPatrizia Muñoz dokumentalgilearen Euskal Herria helmuga lana estreinatu da Portugaleten urriaren 5ean. 50-60ko hamarkadetako eta gaur egungo migrazioak alderatzen ditu zinemagileak. Edu Lartzangurenek elkarrizketa laburra egin zion Berria egunkarirako. Nola aldatuko dute egungo etorkinek Euskal Herria? galderari, zera erantzuten dio Patriziak: Aberastu egingo gaituzte. Zalantzan jarriko dute gure zuritasuna eta europartasuna. Euskararekiko jarrera ona dute, ikastea integratzeko modu gisa ikusten dutelako. Gehiago ere esan du Muñozek: Europaz kanpo datoz, gehienak ez Espainiatik, 1960. urtean bezala. Oraingoek ez dituzte haiek izan zituzten eskubideak, lege egoera dela-eta, baina, une batean edo bestean, kalea hartzeko pausoa egingo dute. Ondo da, baina dena ez da wonderful. Erantzunak#1. Orain estreinatzen ari diraMikel Iturria ¦ 2009-10-06 ¦ 19:46Gaizki jarri dut datu bat: ez zen atzo estreinatu, une honetan bertan ari dira lehen emanaldia proiektatzen. Urriaren 6an, beraz. #2. Re: Dena ez da wonderfulMartin ¦ 2009-10-07 ¦ 16:56Euzkitzeren testuak paternalismo lehenmundutar kolonialistaren kiratsa du: "Askotan idatzi izan dut hirugarren munduko herritarrei gurean lekua egitearen aldeko naizela. Atzoko gertaerak, eta egunero jazotzen diren beste askok, gero eta ataka estuagoan jartzen du arrazoibide hori. Arazo handi bat dugu esku artean, izua eragiten duen arazoa".Barka, Xabier, baina etorkinak gurera etortzea ez da zure apetaren araberako kontua. Gure bizimoduan den bezalakoa delako dago hirugarren mundua dagoen bezala. Eta, zuri gustatu ala ez, batzuk zintzo-zintzo etorriko diren bezala, beste batzuk haserre etorriko dira. Gu, gure enpresak, gure enpresarioak, ez dira Hirugarren Mundura bake-bakean joaten, lan baldintza miserableak eta esplotazioa eskaintzera baizik, eta lapurreta egitera. Beraz, ez etorri orain ongiaren eta gaizkiaren gainetik dagoen demiurgoarena egiten. Oso kuriosoa da zure bi mailako diskurtsoa: tolerante-demokratikoa azalean ("lekua egitearen aldeko naiz"); baina arrazista sakonean, horrelako gertaerak ez baitira etorkinen kontua bakarrik. Lau gazte zurik beste gazte zuri bat egurtzen dutenean (eta gertatzen da hori ere), ez zenuke idatziko integrazio arazo bat dagoela eta gazte zuriek "beren lekua" edukitzearen aldeko arrazoibidea ataka estuan dagoela. Ez luke zentzurik, izan ere, gazte zuriak integratuta daude eta izan daitezke biolentoak. Azala iluntzen denean berriz, ekintzak aztertu ordez ekintzaileen koloreari erreparatzen diozu. Eta "izua eragiten duen arazoa" dela esan. Zurea bezalako diskurtsoek ematen didate niri izua: eskuin muturra gurean zein natural sartuko den aurreikusi baitezaket zure hitzetan. Bejondeikela, Xabier. #3. ArazoakMikel Iturria ¦ 2009-10-07 ¦ 21:05Martin: eskuineko diskurtsoak, diskurtso, nik erreparatu nahi nion beste gauza bati. Oreka mantendu behar dela gauzak planteratzerako orduan. #4. Arazoak arazoHuan Vélë ¦ 2009-10-08 ¦ 12:32Etorkina naiz eta Martinekin guztiz ados nago, gainera kezkatzekoa da, zinez, sasi jatorra den diskurtso hori, bitan banatzen dena: "bai,... baina...." Bai esaten da "politikoki zuzena" izateko, eta bainarekin, berriz, benetako aurpegia edo ideiak adierazten dira. #5. BaietzMikel Iturria ¦ 2009-10-08 ¦ 13:23Eskerrik asko komentarioagatik, Huan. #6. Erabat ados!!!Huan Vélë ¦ 2009-10-08 ¦ 13:57Erabat ados Mikel. #7. Arraza berekoak ziren: lotura zuzenaMikel Iturria ¦ 2009-10-11 ¦ 09:56Noticias de Gipuzkoak, Noticias taldeko gainerako egunkariek bezala, aldatu egin du webgunea eta Euzkitzeren artikulurako lotura gaizki dago.Hona hemen zuzena: Arraza berekoak ziren Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Aktan JasoaKultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek. Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com. Albiste gehiagoaktan-jasoa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|