|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskadi 5.0 jardunaldiak dira Muskizen aste honetan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-10-05 ¦ 15:04 ¦ blogakEl Correo egunkariak antolatuta, Euskadi 5.0 jardunaldiak egingo dira aste honetan Muskizen. Gaztelania hutsezko egitaraua da, eta blogari euskaldun bakarra dago gonbidatuen artean, Luis Alberto Aranberri "Amatiño,":http://eibar.org/blogak/amatino Petronorreko komunikazio arduraduna (Petronor da jardunaldiaren babesleetako bat). Eneritz Alonso, El Correo Digital-eko marketin arduradunak, azalpen batzuk eman zituen atzo, Euskadi Irratiko Amarauna saioko blogen atalean. Euskararen presentziaz galdetu zioten, eta bazterketa azaltzeko ezer esatekorik ez zuela agerian geratu zen: Baloratu genuen euskaraz ere ipintzea, baina etorriko den jendea, eta programa erdaraz egingo dugu, eta baloratu dugu horrela egitea, guztiok ikusteko edo. Alonsoren hitzak atzoko saioaren grabaketan entzun daitezke. Ostegun eta ostiralean izango da kontua Muskizen. Euskaldunen faltan, Espainiatik Interneteko izen interesgarriak etorriko dira behintzat. Adibidez, Nacho Escolar, Publico egunkariko zuzendari izandakoa; Gumersindo Lafuente soitu.es-ekoa eta Mario Tascón lainformacion.com-ekoa. Susana Alosete La Chica de la Tele; Juan Varela, Periodistas 21; Julio Alonso, Weblogs SL-ko fundatzailea, edo Luis Rull, "Evento Blog España":http://www.eventoblog.com/ jardunaldien antolatzailea. Programa osoa, Euskadi 5.0ren webgunean. Erantzunak#1. Re: Euskadi 5.0 jardunaldiak dira Muskizen aste honetanleire ¦ 2009-10-05 ¦ 17:15eta Euskal Herrian ez al da Blogaririk euskarazko blog baten egilerik gonbidatzeko?? #2. 5.0: ElCorreoEspañol 5 - Euskara 0Jozulin ¦ 2009-10-05 ¦ 18:36Aspaldi aipatua dugu "euskal blogosferaren ikusezintasuna". Blogari euskaldunak ikusezinak gara... ikusi nahi ez gaituenarentzat. Zaharrak berri. #3. Re: Euskadi 5.0 jardunaldiak dira Muskizen aste honetanJoxe Rojas ¦ 2009-10-05 ¦ 22:34Euskaraz aritzea ez baita 'triunfatzeko' bidea... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoblogak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|