|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Lana "libre" partekatzea dirulaguntzak jasotzeko baldintza izatea nahi du Ezker Batuak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-10-05 ¦ 13:13 ¦ dirulaguntzakDiru publikoaz egindako kultura- edo zientzia-lanei "copyleft lizentzia aplikatzea" eskatu du Ezker Batuak, "gizarte honetan kultura benetan guztion ondarea izan dadin". Horrela kultura-ekoizpena "askatasunez kopiatu, erreproduzitu eta banatu" ahal izango dela defendatu dute, "merkataritzako erabilerarako ez bada". Badirudi ez-merkataritzarako lizentzia aplikatu nahi dutela, baina hori ez da librea. Mistoa-Ezker Batua taldeak Eusko Legebiltzarrean egindako eskaria tramitatzea onartu du Legebiltzarraren Mahaiak. Eskaria LegebiltzarreanMikel Arana Etxezarreta Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldeko bozeramaileordeak ondoko legez besteko proposamena aurkezten du, lehenbailehen osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin, funts publikoekin egindako kultura- edo zientzia-lanei copyleft lizentziak aplikatzeari buruz. Arrazoiak: Diru publikoz lagundutako edozein lan artistiko, zientifiko, zinematografiko, musikal edo literario askatasunez banatzeko aukera eman behar da, copyright gabe, gizarte honetan kultura benetan guztion ondarea izan dadin, eta lanak ahal bezain zabalduak izan daitezen. Lan horien copyright lizentzia kendu behar da, behar bezala zabaltzeko oztopo bat izaten delako, eta bere ordez copyleft lizentzia jarri behar da. Horrela, kultura-ekoizpena askatasunez kopiatu ahal izango da (merkataritzako erabilerarako ez bada), baita erreproduzitu eta banatu ere. Copyleft lizentzia guztiz bateragarria da jabetza intelektualeko eskubideekin. Bestalde, copyleft lizentziak ez ditu egilearen ondareeskubideak kaltetzen. Egileak ordaina jaso behar du bere lanaren truke. Esaterako, 2008an gehien saldu zen diskoak copyleft lizentzia bat zeukan. Legez besteko proposamena
Erantzunak#1. Re: Lana "libre" partekatzea dirulaguntzak jasotzeko baldintza izatea nahi du Ezker BatuakLuistxo Fernandez ¦ 2009-10-05 ¦ 13:48Libre, ez libre, copyleft... Gai honekin askotan nahasten dira, eta nahasten gara. Ezker Batuaren ekimena komentatu izan den blog pare batean, erantzunetan, azaldu izan da kontua, nola merkataritzarako ez baimentzeak (Arana legebiltzarkidearen testuan agertzen den bezala), edukia copyleft eta libre izaera gabe uzten duen. Iruzkin zehatz batzuk Marko Txopitea Txopik utzi ditu hemengo erantzunetan. Txopik berak ere azaldu izan du aurretik euskaraz. Eta post horretarako, grafiko majo hau ere sortu zuen:
Koloreek gakoek ere erakusten dute lizentzia eta kontzeptu horiekin nola jokatu:
#2. Re: Lana "libre" partekatzea dirulaguntzak jasotzeko baldintza izatea nahi du Ezker Batuakkarlos ¦ 2009-10-05 ¦ 15:37ongi iruditzen zait ez komertzialarena, bestela nik egindako lana argitaletxe handi batek hartu eta dagoen moduan saldu dezake, promozio kanpaina handi bat egin eta banatzaile-sare on bat erabilita (nik ez daukadana). Jendeak doan erabiltzea nahi dut, baina ez enpresentzako doan lan egin. #3. Re: Lana "libre" partekatzea dirulaguntzak jasotzeko baldintza izatea nahi du Ezker BatuakJosu Mendicute ¦ 2009-10-06 ¦ 09:06Ba nik ongi ikusiko nukeen alderantziz, Karlos: denok ordaindutakoa, izan dadila denon onurarako. Eta bestela, ez dezagun denok ordaindu. #4. Re: Lana "libre" partekatzea dirulaguntzak jasotzeko baldintza izatea nahi du Ezker BatuakPablol ¦ 2009-10-06 ¦ 16:53Oker ez banabil, Karlos, lizentzia ez-komertzialarekin zuk ere ezin dezakezu merkaturatu. #5. Re: Lana "libre" partekatzea dirulaguntzak jasotzeko baldintza izatea nahi du Ezker BatuakJuanan ¦ 2009-10-06 ¦ 19:36Pablol: oker zaude. Zure produktua baldin bada, eta NonCommercial klausularekin banatzen baduzu, zuk saldu dezakezu baina besteok erabili bai, baina ezingo dugu zuzenean saldu (edo etekin komertzialik atera zure produktuari) zurekin $negoziatu$ gabe. #6. Re: Lana "libre" partekatzea dirulaguntzak jasotzeko baldintza izatea nahi du Ezker BatuakPablol ¦ 2009-10-06 ¦ 22:58Eskerrik asko Juanan ^^ Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagodirulaguntzak gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|