|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Francoren argazkia Mendexako taberna batean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-10-02 ¦ 09:20 ¦ politikaE-mailez, fotologetan eta blogetan bolo-bolo zirkulatzen ari den argazki hau Mendexako taberna batean ateratakoa omen da. Bost presoren argazkiak kentzeko agindua jaso eta bete ere egin dute. Haien ordez, Franco dago orain.
Agiri bat ere prestatu dute tabernan, eta ez bakarrik Franco, hor beste zenbait heroi nazional ere aipatzen dituzte.
Irudian ikus dezakezu agiria, baina beste erretratuen irudirik ez da ikusten... Franco bai, behintzat. taberna.jpg 261KB (267723 byte) Erantzunak#1. Re: Francoren argazkia Lekeitioko taberna bateanJatsu ¦ 2009-10-02 ¦ 09:56Iepala, #2. Re: Francoren argazkia Mendexako taberna bateanSustatu ¦ 2009-10-02 ¦ 11:24Eskerrik asko, Jatsu. Sarean ikusitako erreferentziek Lekeitio aipatzen zuten (1, 2), baina aldatu dugu. Aipatzen duzun Patxon taberna sartu dugu Tagzanian. #3. Re: Francoren argazkia Mendexako taberna bateanjoseba ¦ 2009-10-02 ¦ 17:39mendexa edo lekeitio izan, erantzun argia, esanguratsua, erresistentzia bakezalekoa. Dearribaespaņa ! #4. Leninen irudia Deustuko taberna bateanSustatu ¦ 2009-10-04 ¦ 18:51Branka agerkariak kontatzen duenez, Deustuko taberna batea sartu ziren irailean ertzainak Bilbon, presoen argazkiak kentzeko aginduarekin edo. Halako argazkirik ez zegoela ikusita, alde egin aurretik paretean jarritako Leninen irudi batzuei atera zizkieten argazkiak ertzainek, badaezpadako delitua dokumentatzeko edo. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|