|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Bertsolari txapelketako babesleei babesa© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-10-01 ¦ 09:50 ¦ bertsolaritzaXabier Silveira Nafarroako bertsolari txapeldunak kritikatu egin zuen berriki Txapelketa Nagusiak aurten izango dituen babesle ofizialen jitea (Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, Kutxa, Vital Kutxa eta Euskaltel). Atzo, Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak erantzun egin zion Donostian egindako agerraldi batean. Gu elkarte xume bat gara. 2.400 bazkide gara eta musu trukeko lanari esker bizirauten ari gara. Baina erabakia gurea da, inork ez diezagula bidea markatu. Babesleen bila, gu geu joan gara, ez dira guregana etorri. Eta babes osoa eskainiko diegu. 2009ko Txapelketa Nagusia etzi larunbata, hilak 3, hasiko da Zestoan izango den saio batekin. Erref.: Bertsolari txapelketako babesleei babesa (www.diariovasco.com) Erantzunak#1. Re: Bertsolari txapelketako babesleei babesaUnai ¦ 2009-10-01 ¦ 10:01Silveirak GARAn idatzi zuen, eta oso oker ez banago GARAk Kutxaren, BBKren eta Euskaltelen publizitatea dauka. #2. Txapelketa eta jeltzaleen desioakptx ¦ 2009-10-01 ¦ 10:53Ba nik ezberdin ikusi nuen kontua. Txapelketa nagusia Euskaltzaindiaren egoitza nagusian aurkeztu zutenean, gehiago ematen zuen Alderdi egunaren aurkezpen ofiziala, bertsolari txapelketa batena baino. Kontuak egiten hasi eta zaizkit ateratzen, aizu! EAJ-PNVren EBBko kargudun gehiago zeuden Bertsozale elkarteko kideak baino. Bertsolaririk bez... Euskaltel, Kutxa, Diputazioak.. nahi duzunena. Argazki honetan jelkideak dira nagusi. Beste kezka bat ere sortzen zait niri: Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak ez du babesten txapelketa? Zergatik ez dago Blanca Urgell edo Ramon Etxezarreta aurkezpen argazki horretan? PNV-k boterea galdu duenetik, argazki gosea du, EITBren kudeaketa eskuetatik joan zaionetik itxura euskaltzaleagoaren beharra duela otutzen zait niri. Eta kontestu horretan dakusat gehiago Xabier Silveiraren gogoeta. Unairi esan azkenik, gura badu egiteko GARAren publizitate neurketa. Zoritxarrez, PNVk lehen eta PSOEk orain gobernatzen dituzten sail, instituzio eta abarrek ez dute txakurtxikirik jartzen publizitate bezala. #3. Re: Bertsolari txapelketako babesleei babesaPablo ¦ 2009-10-01 ¦ 10:54
#4. Re: Bertsolari txapelketako babesleei babesaAmaia ¦ 2009-10-01 ¦ 13:09Aurkezpen ekitaldian Eusko Jaurlaritzakuak faltan egotia ta PNVkuak ikuste hori... #5. Re: Bertsolari txapelketako babesleei babesaxalba ¦ 2009-10-01 ¦ 15:11Silveirak zer uste du, erretzen dituen kanutoen kearekin ordaintzen dela Txapelketa Nagusia bezalako espektakuluak sortzen dituen gastuak? #6. Re: Bertsolari txapelketako babesleei babesaunai ¦ 2009-10-01 ¦ 19:02Hau da hau! Berriz ere Diarioren doinura dantzan denok. Felix Ibargutxik idatzi du Muruak Silveirari erantzun ziola eta denok hari horri tiraka, Jangoiko potoloa!, ez dugu espabilatzen! #7. Re: Bertsolari txapelketako babesleei babesaGaztelu ¦ 2009-10-05 ¦ 11:49Gureak ez du galbiderik!!! Ez al dugu sekula, elkartzen gaituena kontutan hartuko eta ez banatzen gaituena? Bertsolaritzak elkartzen gaitu, zer esanik ez Txapelketak, eta eutsi diezaigun horri, eta ongi etorriak izan bitez, hori aurrera eramateko batzuek (zihur nahi luketenak baina gutxiagok) egiten duten lan askoren ostean, lortzen diren bide guztiak. #8. Re: Bertsolari txapelketako babesleei babesajoseba ¦ 2009-10-22 ¦ 23:47gako bat dago hor, babesleen bila Elkartea bera joan dela eta ez alderantziz. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagobertsolaritza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|