Itzuli orri nagusira Bidali hau

Pasahitzak gorde eta ez ahazteko sistema

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez ¦ 2009-09-28 ¦ 16:10 ¦ teknologia

Web proiektu batean bezeroari giltzak pasatzeko orduan, pasahitzak banatu behar izaten dira, webgunea kudeatzeko. Lan hori neuri tokatzen bazait, politika argia izaten dut: ez bezeroari pasahitzak erabakitzen utzi, eta neuk banatu gakoak. Eta beti, aholku berarekin: "Ikusi duzue Memento? Memoriarik gabeko gizonaren filma? Hark bezala egin gauzak ez ahazteko: tatuatu pasahitza".

Publizitatea

Ez didate kasurik egiten gehienetan. Baina neuk ere ez dut egiten. Neure kasuan, PBWorks aplikazioan wiki pribatu bat daukat, eta hantxe denak.

Eta zuek, ze sistema erabiltzen duzue pasahitza gordetzeko?

memento.jpg 14KB (15302 byte)

Erantzunak

#1. Re: Pasahitzak gorde eta ez ahazteko sistema

Markel ¦ 2009-09-28 ¦ 19:09

Ez al da pasahitzak gogoratzeko modu hori pixkat arriskutsua? Kontutan izan zure zerbitzu guztietako pasahitzak pasahitz bakar baten menpe daudela eta norbaitek azken hau lortzen badu, gainontzeko pasahitz guztiak agerian gelditzen dira.

#2. Re: Pasahitzak gorde eta ez ahazteko sistema

gorkaazk ¦ 2009-09-29 ¦ 13:40

N1 d0z3n@ €rd1 p@$@h1tZ & 2zpa3 €R@b1LtZ@1L€ 1z3N3k1N m0Ld@TZ3N.

Non demontre kopiatu nituen ahaztu dut :o(

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz