|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Zer du Brad Pittek nik ez dudanik?xme ¦ 2009-09-18 ¦ 10:10 ¦ zinemaldiaDonostian jende guztia zoraturik dabil, eta gaitzaren uhinak abiada bizian zabalduz doaz, pandemia arriskutsuenaren moduan. Sekta bateko petzeroek bezala, bi silabako mantra bat errepikatzen dute guztiek uneoro: brad-pitt, brad-pitt, brad-pitt.
Haren biografia errepasatuz, Felix Linares izan gabe ere, berehala ikusi dut Pitt jauna eta biok urte berean jaioak garela: 1964an. Orduan, tentazioa izan nezake galdera inozo bat egiteko: zer du Brad Pittek nik ez dudanik? Hala ere, lan handirik gabe erantzunak pilatzen hasi zaizkit buruan, eta hobe izango dut, barregarri geratu nahi ez badut, gaia aldatzea. Erantzunak#1. Re: Zer du Brad Pittek nik ez dudanik?jmr ¦ 2009-09-18 ¦ 10:21Pittekin egon ezkero, Angelinarekin aukera ere baduzu. xme-rekin egon ezkero? Baina tira, beste batzuek ez dute Angelinarekin egoteko interes handirik:
#2. Re: Zer du Brad Pittek nik ez dudanik?Elena L. ¦ 2009-09-18 ¦ 10:27Lehen aldiz Donostiako Astorian ikusi genuen Brad, Thelma eta Louisen estrenaldian, pantailan noski. Kamiseta barik irteten den irudi horretan, txokolatina guztiak bistan. Geena Davisi lantxo on hori egin zionekoa. #4. Re: Zer du Brad Pittek nik ez dudanik?xme ¦ 2009-09-18 ¦ 10:49jmr: nire inguruko emeak ez dira jolie andereņoa baino makalagoak, barkatu harrokeria. #5. Re: Zer du Brad Pittek nik ez dudanik?leire narbaiza ¦ 2009-09-18 ¦ 11:45Xabier, asko gura dizut, baina....enfin! Konparazioneak gorrotagarriak dira! #7. Re: Zer du Brad Pittek nik ez dudanik?leire narbaiza ¦ 2009-09-18 ¦ 13:34Argazkian, gainera, dotore asko zaude, Matrallako irratiko kamiseta fashion horrekin! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
ZinemaldiaZinemaldia 2011. Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editoreak blogari akredituta bezala jardun izan du, Sustaturen izenean, Donostiako Zinemaldian azken urteotan. 2011ko edizioan ere bai.
Albiste gehiagozinemaldia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|