Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Bihardanik, atal eta kolaboratzaile sorta berria Sustatun

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-09-17 ¦ 11:44 ¦ sustatu

Bihar Zinemaldia hastearekin, aurreko urteetan bezala, Xabier Mendiguren Elizegi idazlea izango du Sustatuk kronikagile, blogari gisa akreditatuta. Propio zinemaldirako sortutako atal berri batean idatziko du Mendigurenek. Eta ez berak bakarrik, kolaboratzaile eta atal sorta berria izango da bihardanik Sustatun. Kolaboratzen hasiko dira: Anjel Lertxundi, Imanol Murua, Mikel Iturria, Leire Narbaiza, Goio Arana, Iņaki Olano, Maite Goņi, Markos Gimeno, Amodio Jauna, Elena Laka eta Josu Lezameta Jozulin. Eta Sustatuk izango dituen atal berriak izango dira: Masai ikastaroa, Aktan jasoa, Letrak sare kantoitik, Weno tira faborez, eta Zer erantzi.

Agian atalen izenburu berriek ez dizuete gauza handirik esango. Baina suspentseak bihar arte iraungo du. Ataletako batentzat, iruditxo lagungarri bat eskatu diogu Zaldieroari, eta hark Yodaren kolaborazioa eskaini digu:


Argazkiak.org | Masai ikastaroa © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak

#1. Re: Bihardanik, atal eta kolaboratzaile sorta berria Sustatun

ibai ¦ 2009-09-17 ¦ 12:03

Oso albiste ona! Bultzada on bat emango dio honek Sustaturi! Zorionak!

#2. Re: Bihardanik, atal eta kolaboratzaile sorta berria Sustatun

aitorrena ¦ 2009-09-17 ¦ 16:16

Osos berri ona. Ea bihar laister heltzen den.

#3. Re: Bihardanik, atal eta kolaboratzaile sorta berria Sustatun

Ricardo ¦ 2009-09-17 ¦ 18:22

Kolaboratzaile talde ederra lortu duzue, zorionak!! Sustatu irakurtzen jarraitzeko arrazoi gehiago.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook bidez erantzun