Itzuli orri nagusira Bidali hau

Entzuten ikasi

© cc-by-sa  Mikel Iturria ¦ 2009-09-18 ¦ 05:42 ¦ aktan-jasoa

Xabier Erkizia musikari eta soinu artistari Uxue Alberdik eginiko elkarrizketatik hartua, Argia aldizkariaren iraileko lehen zenbakitik, hain zuzen ere.

"Musikari gorrotoa liburuan Pascal Quignard-ek dio belarriek ez dutela betazalik. Ezin diogu entzuteari utzi. Baina egia da entzumenaren kultura galtzen ari garela. Aurreko belaunaldiekin alderatuz gero, galdu egin dugu entzumenaren bidez gauza pila bat deskodifikatzeko gaitasuna. (...) Beharbada, beste sakonera bat zuen lehengo entzuteko moduak; gaur egun motorren eta makinen zaratak masa uniformea sortzen du sakonago entzuten uzten ez diguna. Soinu norgehiagoka moduko bat dago, XX. mendeko ezaugarria da lehia hori; eta baditu ondorio sozialak: ez gintuzke harritu behar arazo politikoak konpontzeko daukagun zailtasunak. Ez badakigu entzuten ez dakigu ulertzen. Nork ozenago hitz egin, hori da gure kultura".

Erref.: Entzuten ikasi (www.argia.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Entzuten ikasi

Josu ¦ 2009-09-18 ¦ 12:36

Entzun eta aditu barik ezin ganoraz egin berba. Ixiltzen eta ixiltasuna entzuten ere ikasi behar dugu, askotan ez baitago ixiltasuna baino gauza komunikatiboagorik. Erreferentzia polita!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Aktan Jasoa

Kultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek.

Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com.

 

 Nabigatu euskaraz