|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Zinemaldian erreportari gisa aritzeko haur eta gazteentzako casting-a Larrotxenen© cc-by-sa Donostia Kultura ¦ 2009-09-17 ¦ 11:32 ¦ zinemaldiaLarrotxene Kultur Etxeak Zinemaldiaren 57. Edizioari buruzko bideo-dokumentala egiteko haur eta gazte erreportari bila dabil. Castingean parte hartzeko 8-16 urte bitarte izan behar dira. Aukeratuek, talde profesional baten laguntzaz, kreditatuentzako soilik erreserbatuak diren Zinemaldiaren ekitaldietan sartzeko aukera izango dute. Horrela, jaialdiaren beste ikuspegi bat emango duen erreportajea egiterik izango dute, baita Zinemaldia bera barrutik hobeto ezagutzerik ere. Deialdia: Gaur, irailak 17, osteguna. 18:00-20:00. Larrotxene Kultur Etxea (Intxaurrondo kalea, 57). Donostia. Informazio gehiago: 943 291954. Erref.: Zinemaldian erreportari gisa aritzeko haur eta gazteentzako casting-a Larrotxenen (victoriaeugenia.com) |
ZinemaldiaZinemaldia 2011. Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editoreak blogari akredituta bezala jardun izan du, Sustaturen izenean, Donostiako Zinemaldian azken urteotan. 2011ko edizioan ere bai.
Albiste gehiagozinemaldia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|