|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Patxi Lopez, satirarako motibo© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-09-09 ¦ 10:13 ¦ umoreaPatxi Lopez lehendakaria Vanity Fair aldizkarian agertu izanak kritikarako bide eman du. Horietako batzuk, Interneteko nahasketa edo mashup erakoak izan dira, irudien gainean ukituak eginez. Vanity Fair aldizkariaren Espainiako edizioan azaldu zen Patxi Lopez, tximinia handi baten aurrean besaulkian erlaxatuta, iPod batekin musika entzuteko plantak egiten.
Espainiako zenbait pertsonaia nabarmeni dago dedikatua alea, eta portadan Cayetana Fitz-James Stuart agertzen da, Albako dukesa, Espainiako emakume aberatsenetakoa eta lurjabe handienetakoa, hura ere besaulkian gela dotore batean.
Bi irudien nahasketa sortu dute Cybereuskadi albistegian, dukesari lehendakariaren aurpegia jarrita.
Cybereuskadin, halaber, Vanity Fairrekoak sortutako erantzunen bilduma hau egin dute:
Euskal blogari batek, berriz, Supertramp taldearen diska baten portada gogoratu du, eta harekin sortu du beste hau:
Bideo-mashup txiki batPatxi Lopezen inguruan ere beste mashup edo nahasketa bat sortu dute, bestalde. LH5erako ordenagailuen auzian, iazko adierazpen batzuekin bideo zati bat berreskuratu zuen Sustatuk, eta soinu-banda aprobetxatuta, beste hau sortu dute: Erantzunak#1. Re: Patxi Lopez, satirarako motiboXabier Eskisabel ¦ 2009-09-09 ¦ 23:47Asteburuan esan didatenez, Beasaingo kastadun gazte batzuk "Lopezno y los antílopez" musika taldea sortu berri dute. "Andoni y los Basagoitis" taldekoek ere ez omen dabiltzate oso urruti.
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoumorea gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|