Teknologia albisteak
2

みゆき金星 (Miyuki Artizarrean)

Erabiltzailearen aurpegia
Josu Lezameta, aka Jozulin
2009-09-18 : 08:09

Japoniako lehen ministro berriaren emazteak dio Artizarrean egona dela.


Irudi librea: NASA, Wikipedia.

Artizarra halakoa da Wikipediaren arabera:

"Oso atmosfera dentsoa du Artizarrak, gainazalean Lurrak baino 90 aldiz gehiagoko presioarekin (9.3 MPa, itsasoan 1 km-ko sakoneran beste).  Haizeek 350 km/h-ko abiadura har dezakete goi geruzetan (...) Lainoak, batez ere, azido sulfurikoz eta sufre dioxidoz osatuak daude. (...) Gainazalean tenperatura ez da inoiz 400 ºC-tik jaisten (beruna urtzeko nahikoa), batazbestekoa 464 ºC izanik. Merkurio baino beroagoa da.

Eta orain badator Miyuki Hatoyama delako bat eta dio bertan egona dela. To! Hiruki formako OHE batek abduzitu zuela -Objektu Hegalari Ezezagun batek, alegia- eta Artizarrera eraman zuela. No! Liburu bat ere idatzi du gertatu zaizkion gauza super-arraroak (sic) kontatuz.

Esaten du, bestalde, gure Miyukik, Tom Cruise ezagutzen duela "aspaldiko beste bizitza batetik" (sic) eta seguru hura ere gogoratuko dela eta ia egiten duten filme bat elkarrekin Hollywooden...

Kontua da Miyuki hau Japoniako lehen ministro izendatu berriaren emaztea dela eta, zer nahi duzue esatea, imajinatzen duzue Lehendakariaren emaztea halakoak esaten?

Baina ez dio inork ezer esango andre honi?

Erantzunak

Mikel Liz.
2009-09-18 : 11:19

Ari ari ari Miyuki lehendakari! Halako bat nahi dut gurean ere ;-)

patxi lurra
2009-09-25 : 07:34

Horretarako Miyuki Okabe deukogu, brasildar-japoniar-gasteiztar bidaiari txirrindularia, Eneko Etxebarrietaren bikotekidea. Miyuki honegaz bai!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago