Itzuli orri nagusira Bidali hau

R.Madril Lagun Arorekin ez jokatzea aztertzen ari da, Kilometroak babesteagatik

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-09-03 ¦ 01:13 ¦ kirola

Hilaren 12an dira jokatzekoak Real Madril eta Lagun Aro saskibaloi taldeak, Donostian. Partida horretan bildutako diru guztia Zurriola Donostiako ikastolak jasoko du, ikastola honek antolatu baitu datorren urriaren 4an Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Baina azken orduotan ez dago argi partida jokatuko duten... hara, Maceiras Real Madrileko saskibaloi arloko zuzendariak esandakoak Marca egunkarian:

Taldearen aurkezpeneko partidan jokatzeko eskatu zigun Lagun Aro GBCk eta guk baietz esan genuen, baina ez dugu onartuko partida hori asmo politikoekin erabiltzea.

Erref.: R.Madril Lagun Arorekin ez jokatzea aztertzen ari da, Kilometroak babesteagatik (www.berria.info)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: R.Madril Lagun Arorekin ez jokatzea aztertzen ari da, Kilometroak babesteagatik

bilbotarra ¦ 2009-09-03 ¦ 08:10

Ez dut ulertzen zergatik talde donostiarrek beti Real Madril gonbidatzen duten. Orain Gipuzkoa Basket saskibaloian eta aurrerago Errealak futbolean.

Saskibaloian ez dira hobeak Baskonia , Bilbao Basket , Penya edo Bartzelona ?

Anoeta inauguratzeko edo Errealaren urteurrenerako Real Madril ekarri zuten txuri-urdinek, ez ziren hobeak Athletic edo Bartzelona bera?

#2. Re: R.Madril Lagun Arorekin ez jokatzea aztertzen ari da, Kilometroak babesteagatik

baltuna ¦ 2009-09-03 ¦ 09:16

Ez dakit zehazki zein den kasu honetan Real Medrid inbitatzearen arrazoia, agian BilbaoBasket eta TAU euskaldunak izanda nahiagoko dute horrelako partidu bat beraiei tokatzen zaienerako gorde (Ibilaldia, Araba euskaraz..), ez dakit.

Ez dakit norekin jarri diren kontaktuan, baina realaren mendeurreneko partiduan, Barça zen lehen hautagaia eta ezezkoa eman zuen, Madrid zen goi mailako taldeen artean dirudik eskatu gabe(telebistaz aparte) onartu zuen bakarra. Nik ere nahiago nuen Barça, baina Madrid kobratu gabe etorri zen eta gainera esan bezala 'galaktiko' guztiekin.

Athletic... ligan agian pikearekin Anoeta bete dezake, baina Abuztu erdiko lagunarteko batean ez. Gainera partiduaren aurreko egunetan berriz ere realataz hitzegin zen telebista guztietan, berri ere momentu batzutan goi mailako taldea zirudien. Athleticekin jolastzu gero ETBn bakarrik aterao zen, eta hori ere garrantzitsua da, oraindik ere hor gauela ikustarazteko.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Tropeltxoa Tourrean!

Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker.

Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker!

 

 Nabigatu euskaraz